TXAKURKUMEAK ADOPTATU DAITEZKE KAFETEGI HONETAN

TXAKURKUMEAK ADOPTATU DAITEZKE KAFETEGI HONETAN Kafetegi honetan bezeroek etxe beharrean dauden txakurkumeak adoptatu ditzakete. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakurkumeak-adoptatu-daitezke-kafetegi-honetan/@@download/image/the-doger-082.JPG
2019/04/11
Kafetegi honetan bezeroek etxe beharrean dauden txakurkumeak adoptatu ditzakete.
TXAKURKUMEAK ADOPTATU DAITEZKE KAFETEGI HONETAN

Animalia abandonatuen auzia publikoari hurbiltzeaz gain beraiek adoptatzeko aukera ematen du kafetegi honek. Madrileko The Doger Cafe deitutakoan kafeak, ogiak eta txakurrak aurki ditzakezu espazio berdinean. Bertan, bezeroak txakurrekin harremandu daitezke eta nahi izan ez gero beren etxeetara eraman.

Animalien babeserako lekuek egiten zuten lana aldarrikatzeko helburuarekin sortu zen ideia. Horrela, kafetegi honek animaliak abandonatzearen aurka bere hondar alea jarri nahi du.

Mahaien ondoan, hesitutako espazio batean adoptatu daitezkeen txakurtxoak daude. Bezeroak, 30 minutuz, ukitu ditzake eta eurekin jolastu, betierere txakurraren espazio eta beharrak errespetatuz. Ondoren, hala nahiko balu, adoptatzeko paperak sinatu eta etxera eraman ditzake.

Hurbileko giro epela mantendu zedin, kafetegiko jabeek erreserba sistema ezarri behar izan zuten. Lagunarteko giroa bilatzen baitzuten, intimoa, erosoa eta ukandako arrakastagatik lekuaren inguruan jende gehiegi biltzen hasi zen.

Lokalean saltzen diren produktuak ugariak dira: kafeak, artisau garagardoak eta platera begetarianoak. “Gizakientzako janariaz gain”, kafetegiak maskotentzat janaria eta beste produktuak ere eskaintzen ditu. Zer iruditzen zaizu ekimen hau?