Tripontzia; 94.000 euro jokoan!

Tripontzia; 94.000 euro jokoan! Gure Eskuk komiki digitala aurkeztu du; erosleak zozketa baten partaide izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tripontzia-94-000-euro-jokoan/@@download/image/70643540_114266599972085_5951580712288124928_n.jpg
2019/09/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gure Eskuk komiki digitala aurkeztu du; erosleak zozketa baten partaide izango dira.
Tripontzia; 94.000 euro jokoan!

'Tripontzia Burujabetzara bidean' istorio sorta ilustratua osatu dute Ane Labakak, Nerea Ibarzabalek eta Unai Gaztelumendik. Hala, istorio sorta erosten duten guztien artean, guztira 94.000 euro zozketatuko dituzte. Sariak horrela banatuko dituzte:

Lehen saria:

- 60.000€ zenbaki + serie sarituarentzat.
- 2.000€ zenbaki bereko gainerako zazpi serieentzat.

Bigarren saria: 8×1,500€

Hirugarren saria: 8×1.000€

Komikia ez ezik, azken urteotan egindako zozketa ere iragarri dute Gure Eskukoek. Aurtengoan komiki digitala eskuratzeko txartelaren atzealdean ipiniko dute zozketan parte hartzeko zenbakia eta seriea. Zozketa urtarrilaren 20an izango da, Beasainen.