Tokikom Sarietarako izen-emate epea zabalik da, irailaren 22ra arte!

Tokikom Sarietarako izen-emate epea zabalik da, irailaren 22ra arte! Bigarren ekitaldi honek euskarazko publizitate kanpainarik onena ere sarituko du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tokikom-sarietarako-izen-emate-epea-zabalik-da-irailaren-22ra-arte/@@download/image/TOKIKOM-SARIAK.JPG
2017/07/03
Bigarren ekitaldi honek euskarazko publizitate kanpainarik onena ere sarituko du
Tokikom Sarietarako izen-emate epea zabalik da, irailaren 22ra arte!

Euskarazko komunikazioa eta tokiko hedabideak sustatzea da Tokikom toki komunikabideen bateragunearen itsasargia. Horregatik eta horretarako abiatu zuten iaz Tokikom Sariak ekimena.

Sariketak urteko Portada Onena, Eduki Onena eta Ikus-Entzunezko Onena goraipatzen ditu, beti ere alderdi estetikoa, balio informatiboa, tokiko ikuspegiaren balio erantsia eta gaiaren trataera irizpide gisa hartuta, besteak beste.

‘Tokiko Komunikabideak’ kategoria horri, baina, bigarren kategoria bat gehitu diote 2017ko ekitaldi honi begira: PUBLIZITATEA. Hala, deialdiak barne hartzen duen epean euskarazko hedabide bat edo gehiagotan argitaratutako euskarazko publizitate kanpainarik onena saritu nahi dute.

Sariketa honen izaeraz, baldintzez, epeez eta prozeduraz gehiago jakiteko: https://tokikom.eus/sariak/2017/arauak

 

EUSKARAZKO KANPAINARIK ONENA

Honako aspektuak hartuko dituzte kontuan publizitate kanpaina irabazlea aukeratzeko:

  • Alderdi estetikoa: erabilitako elementuen balio estetikoa
  • Alderdi teknikoa: elementuen gauzapen teknikoa, kanpaina bera produktu eta xede-taldera ondo egokituta dagoen…
  • Alderdi etikoa: kanpaina iraingarria ez izatea, balore positiboak sustatzea…
  • Gertukotasuna: hizkuntzaren erabilera, bertako kulturarako egokia izatea, ideia sortzeko/egokitzeko egindako ahalegina, euskarak kanpainari egiten dion ekarpena…
  • Euskarriak: erabilitako euskarrien aniztasun/originaltasuna. Euskarazko medioak erabili izana. TOKIKOMeko medioak erabili izana.