'The Handmaid’s Tale' telesaila bueltan da!

'The Handmaid’s Tale' telesaila bueltan da! Telesail hau ezagutzen ez baduzu, derrigorrez ikusi beharrekoen artean dagoela ohartarazi nahi dizut. Ekainaren 5ean gainera, 3.denboraldia estreinatuko denez, aurreko bi denboraldiak irenstea gomendatzen dizut! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-handmaid2019s-tale-bueltan-da/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-21 a las 09.21.01.png
2019/05/21

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Telesail hau ezagutzen ez baduzu, derrigorrez ikusi beharrekoen artean dagoela ohartarazi nahi dizut. Ekainaren 5ean gainera, 3.denboraldia estreinatuko denez, aurreko bi denboraldiak irenstea gomendatzen dizut!
'The Handmaid’s Tale' telesaila bueltan da!

The Handmaid’s Tale, Margaret Atwood idazlearen eleberrian oinarritua, etorkizun distopiko batean kokatzen gaituen telesaila da. Diktadura fundamentalista moduko bat ezarri da eta emakume gazteak behartuak izan dira ohelagun gisa bizitzera beraien jaunari seme-alabak “emateko”. AEBetako presidentearen hilketa eta kongresuaren gehiengoaren ostean, erregimen teokratiko bat ezarri da, hau da, buruzagi politikoak eta erlijiosoak bat datozen eta bertako erlijioak gobernuaren politikan eragin handia duen gobernu era edo sistema politikoa.
Hortik aurrera, AEBak Gilead Errepublika bezala ezagutuko da. Gizarte berri horretan, balore moderno gehienak desagertu egin dira. Gilead-en hedatu den ugalkortasun arazo larri bat dela eta, emakumea bigarren plano batera baztertua izan da, objektu huts bilakatzera pasaz eta balio bakarra bere obarioak bihurtuz.

Black Mirror eta batez ere Children of men bezalako kontakizun bikainetatik zuzenean edaten duen istorio ilun eta gogor honen protagonista June da. Elissabet Moss aktore bikainak era zoragarrian gorpuzturikoa, diktaduraren hasierako fasean familia osoa galdu duen emakumea dugu. Aurreko bizitzako oroitzapenei eutsita bizi da, naiz eta senideak berriro topatzeko aukera oso urria dela badakien. Baina Junek (Offred bezala izendatua)  bizirik jarraitzeko duen gogoa tinko mantentzen duen euskarri bakarra hori da.  Bere “nagusien” kapritxoen menpe, bizitza miserable eta gogor baten lokatz nazkagarrian harrapaturik bizi baitira.

Baina gezurra dirudien arren, argumentu harrigarri hori ez da telesail honen alderdi sendoena -ez bakarra behintzat-. “Nola” kontatua dagoen are  latzagoa baita. Teknikoki bikaina da, ia perfektua esango nuke. Planoen antolaketa eta egitura, koherentzia osoz egina baitago.  Sinbolismoz eta  esanahi ezkutuz kargaturik dauden eta margolari batek eginak diruditen konposaketa itzelak ere topatu daitezkeelako. Erritmoaren kontrol milimetrikoa eta oso zehatza ere,  hasieratik erakusten den zerbait da. Era zoragarrian tartekaturiko flashback batzuen bitartez, Juneren mundua lehenago nolakoa zen erakusten dute. Protagonistaren off-ahotsa eta sentimenduz beteriko irudi bortitzen bitartez,  ikuslea nokeatuta uzten dute. Kontrapuntu gisa, abestien aukeraketa eta muntaia oso eraginkor bati esker,  orainaldia eta iraganaren arteko kontrastea era ikaragarrian igortzea lortzen dute.  Elementu guzti horien batuketarekin, atal guztietan zehar, errusiar mendien sentimendu moduko batean igoarazten gaituzte.

Badakizue beraz, telesail berri bat irensteko gogoz bazabiltza, hau izan litekeela aukera onena.  Orain arteko atal guztiak,  HBOren bitartez ikus ditzakezu.