The Exorcism of Emily Rose ***

The Exorcism of Emily Rose *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-exorcism-of-emily-rose/@@download/image/57p54-6.jpg
2005/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Scott Derrickson. Aktoreak: Laura Linney, Tom Wilkinson, Campbell Scott. Generoa: drama / beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 118 minutu. 
57.zenbakia
Exortzismoen generoari buruz ikuspegi berezia eskaintzen du Scott Derrickson zuzendariak beldurra eta drama nahasi egiten dituen film interesgarri honetan. Emily Rose neska gazte katolikoa hil egin da parrokiako apaizak egindako exortzismoaren ondorioz. Apaizaren kontrako epaiketan, defentsa lana Erin Bruner abokatu zinikoaren esku dago. Abokatua ateoa da, baina, pixkanaka-pixkanaka, esku artean duen kasuaren gertaera sinestezinak ezagutu ahala, beldurrak eta dudak urratuko dute haren arima.  Txukuna da, behintzat.