"Tantaka" webseriea Kanaldude herri telebistan

Tantaka telesailak 10 minutuko 8 atal izango ditu eta umore gazi-gozoarekin, gure gaztaroko nortasuna elikatu duten baloreak nola heldu izatean traizionatzek ahal ditugun hausnartzen du modu satirikoan.
Umore gazi-gozoa duen serie parte-hartzaile honen atzean, Idoia Rodriguez Mondragon (Etats de crises liburuaren idazlea, Napardeath filman partehartzaile) eta Joana Parot autore eta errealizatzaile lapurtarrak ditugu. Elkarrekin, Zinegin festibaleko Kliklap lehiaketan 2 aldiz saristatuak izan dira eta Euskal Harriaren ABDak proiektuan parte hartu zuten.
Musika munduko lagunekin, familaren laguntzarekin eta aktore konfirmatuekin grabatu dute Tantaka telesaila. Teknikoki Kanaldudek lagundurik, webseriea osoki Lapurdin filmatua izan da eta post-produkzioa Donostia eta Bidarrai artean gauzau da Txintxua Films, Tabakalerako 2deo Laborategia eta Kanaldudeko estudioen artean.
2019ko abuztutik aurrera, Kanaldude telebista abentura honetan lotu zen hedatzaile gisa, baina baita ere irudigintza eta fikzio ekoizpen esperientzia ekarriz. Eskarmentu handiko Laurent Dufreche (Handia, Aupa Etxebeste, La trinchera infinita, Bertsolari), 2019ko Goya saridunak, hartu du beregain webserie honen edizioa eta Kanaldude lan taldeko Iban Rusiñolek (The Sparteens, Bost litro, Skunk) proiektuaren ekoizpena eta gauzatze teknikoa. Trailerra hemen.
Webserie hau 10 minutuko 8 atalez osatua da eta bi denboraldi izango ditu. Lehen lau atalak otsailean hedatuko dira eta azken lauak maiatzean:
Otsailak 11, 20:00 : Lehen atala
Otsailak 12, 20:00 : Bigarren atala
Otsailak 13, 20:00 : Hirugarren atala
Otsailak 14, 20:00 : Laugarren atala