Stieg Larsson : kazetari bat elurretan

Karl Stig-Erland Skelleftehamn herrian jaio zen 1954an, Suedian, eta Stockholmen hil zen 2004an, bihotzekoak jota. Gaur egun, hiru liburu mardulez osatutako Millenium trilogiari esker, Europan arrakasta gehien duen idazlea da, egilea bizirik zegoen artean liburu bakar bat ere saldu ez zuen arren.
Lanbidez diseinatzaile grafikoa eta kazetaria izan zen Larsson, eta bi lan horietan aritu zen 1977 eta 1999 urteen artean, batez ere Tidningarnas Telegrambyrå albiste agentzian.
Langileen Liga Komunistako kidea izan zen, eta 80ko hamarkadaren erdialdera, arrazismoaren aurkako eta eskuin-muturreko taldeen aurkako mugimenduan murgildu zen. Besteak beste, Stop the Racism proiektuaren sortzaileetako bat izan zen, eta baita gizartearen joera arrazistak eta eskuin-muturrekoak aztertzeko sortutako Expo Fundazioaren eragileetako bat ere. 1999tik aurrera, fundazio horrek argitaratzen zuen Expo aldizkariaren zuzendaria izan zen, eta zenbait liburu idatzi zituen Suediako talde nazien inguruan, eta eskuin-muturrak botere ekonomikoarekin eta politikoarekin dituen harremanen gainean.
2001ean ekin zion literatura idazteari, entretenimendu modura. Horrela asmatu zuen Lisbeth Salander pertsonaia, Astrid Lindgren idazle suediarrak sortutako Pippi Kaltzaluze ilegorri bihurria gaur egun nolakoa izango litzatekeen irudikatuz. Trilogiaren hirugarren liburukia argitaratzaileari eman, eta egun batzuetara hil zen, lehen liburukia plazaratu baino lehenago, 2004an.
Idazlea hil ondoren, lehen liburukiak ez ezik, trilogia osoak egundoko arrakasta izan zuen Suedian eta, gerora, baita Europako beste hainbat herrialdetan ere, ingelesez, frantsesez edota gazteleraz. Azken urteotan, trilogia horren milioika ale saldu dira hizkuntza horietan, eta Larssonen lana "hamarkada honetan eleberri beltzak eman duen onena" edota "literatura baino gehiago, droga" dela idatzi dute aldizkari eta egunkarietan.
Bibliografia
Män som hatar kvinnor (Emakumeak gorroto dituzten gizonak, 2005).
Flickan som lekte med elden (Suarekin jolasten zuen neska, 2006)
Luftslottet som sprängdes (Mila zatitan hautsitako ezinezko ametsa, 2007).