“Spiral Shadows” ****

“Spiral Shadows” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spiral-shadows/@@download/image/kylesa.jpg
2011/01/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Kylesa
114.zenbakia
Aurreko diskoa atera zutenetik urtebete besterik igaro ez bada ere, Spiral Shadows hau ez da landu gabe kaleratutako zerbait. Lehenengo entzunaldian indar gutxiko diskoa dirudien arren, arretaz entzunez gero, altxor txikia dela ulertuko dugu. Melodia gehiago erabili dute oraingoan, bateria bikoitzak duen indarrarekin uztarturik. Bete-betean asmatu dute abesteko darabilten ahots alternantziarekin, entzunaldia hein handi batean arintzen eta gozotzen baitu. Georgiako (AEB) Kylesak (Baroness eta Mastodon taldeekin batera) hegoaldeko metalaren tendentzia berrien gezi punta osatzen du.