Sorkun: "Prestigioak eta halakoek nazka ematen didate"

Bere ibilbidean pilatutako kanta zaharrekin errepertorio akustikoa osatu zuen duela hilabete batzuk, eta, puskak bizkarrean hartuta, plazaz plaza dabil, plazaz plaza segitzen du.
"Nazkauta" zegoela kantatzen zuen Sorkuek 17 urterekin Kashbaden hasi zenean, eta, ia nahi gabe, Euskal Herriko oholtza guztiak zeharkatu zituen. Uzkur, lotsati, herabe hasi zen, oholtzan aurpegia ere erakutsi nahi ez zuela, baina, pittinka, bere tokia egin du euskal musikaren mundu txiki eta zailean. Ez da harritzekoa: besteekin nekez nahasiko duzun ahotsa dauka, doinu berezikoa, harriak ere hunkitzeko gai dena. Errenteria-Oreretako Beraun auzoan jaio eta hazi zen, erlauntz gisako dorre handi horietako batean, hiri-bazterrean. Eta nortasuna ere halakoa du, kastakoa, ezin gobernatuzkoa, matxinatua. Ez daki isilik egoten, ez du isilik egon nahi. Ez du, ordea, norabiderik gabe sugeak botatzeko joerarik. Ongi aukeratzen du zerk mintzen duen, eta hantxe jartzen ditu hitzak eta garrasiak. Jada ez da 17 urteko neskatila hura. Bizitza begien aurrean azaltzen zaio, bere krudeltasun handian, eta ezin du beste aldera begiratu. Zaila da, oso zaila, musikaz eta musikan bizitzea, profesional izatea, han-hemenka lanetik lanera alderrai ibili ordez. Borroka horren aurrean, ordea, ez du amorerik eman, eta ez du amorerik emateko itxura ere. Bidelagun ditu Tanausu Santana baxua, Juanma Urriza bateria eta Gorka Sesma gitarra.
Zer moduz?
Aldaketa askoko garaian nago, sakon samarra norabide baten bila nabil. Uste dut egiten dudan musikan nabaria dela hori, hark daukan soinuan.
Horregatik ari zara blues abestiak kantatzen?
Blues kantak gutxi dira, lauzpabost, eta horrek kutsu bat ematen dio, baina orain taularatzen ari naizen errepertorioa nire ibilbideari egindako gainbegiratua da, bai Kashbadi dagokiona, bai neuk bakarka egindako hari ere. Guztien artean intimoenak eta akustikoenak hartu ditut, hori egia da.
Esan duzu aldaketa garaian zaudela, baina zu ez al zara beti oso aldakorra izan?
Bai, hala da, asko aspertzen naiz bestela, eta, egiaz, gauza asko gustatzen zaizkit; gustura egingo nuke, adibidez, bossa nova errepertorio bat, eta uda osoa emango nuke hura kantatuz, edo jazz errepertorio bat, zer dakit nik tangoak ere kantatuko nituzke!
Ez ote da ezerk ez zaituela benetan asetzen?
Ez dakit, egia da beti nabilela korrika, beti presaka, beti aurrera. Gainera, badut sentimendua ez dudala oraindik disko biribilik egin, benetan beteta utzi nauena, beti aurkitzen baitut non hobetua. Batzuetan gertatzen zait gerora konturatzen naizela hitz haiek ez zirela kanta jakin baterako aproposenak, edota melodiaren bat eskasa dela, edo zuzenean kantaren batek ez duela nahikoa indarrik oso zaila naiz konformatzen, eta oso-oso estu hartzen dut neure burua.
Gainera diskoek badute zera bikoitz hori: alde batetik etxean edo autoan entzutekoak dira, baina bestetik zuzenean ere defendatu behar dira, eta agian biak uztartzea ez da erraza, ezta?
Zalantzarik gabe, bai. Begira nire azken errepertorioari: disko batean ongi emango luke agian, baina zuzenean ezin duzu edozein tokitara eraman txozna batean, adibidez, harrera zaila izango luke, hain da lasaia, eta zer esanik ez herrietako jaietako plazetan, non ohituta baikauden rock tankerako gauzak entzuten. Niretzat horixe zen erronka: zer gertatuko litzateke 'zirkuitua' bolada batez utziko banu, hasiko banintz antzoki txikietan eta halakoetan jotzen, baita, zergatik ez, entzuleak eserita dauden tokiren batean gai izango ote nintzateke entzuleak lotzeko, haien arreta neureganatzeko? Eta horixe ari naiz esperimentatzen une honetantxe. Banuen gogoa gelditasunetik barruan dudana emateko, kantuaren bidez, badakizu, artifizio gabe, modu batean non trikimailuak alferrik diren, zintzotasunez, eta abar. Ukabila goratuz eta bi gitarra elektriko distortsionaturekin entzuleak dantzan jartzea badakit zer den, ez da horren zaila, baina oso bestelako kontua da ia bilutsik jendea ez aspertzea, ezta?
Zergatik diozu bilutsik?
Ba horixe sentitzen dudalako formatu honekin. Etengabe nago bilutsik. Imagina ezazu: zale izan ditudanak rocka egiten ezagutu naute, eta, halako batean, Robert Jonhsonen kanta batekin aurkitzen naute, pasa den mendeko morroi beltz bat bluesak kantatzen zituena eta kanta horietan badira segundoak, oholtzan amaiezinak direnak, non isiltasuna besterik ez den entzuten! Une horretan zu eta ikusleen artean ez dago ezer ere, zu zeu besterik ez, oskolik gabe.
Une horretan jendearen zurrumurrua entzungo duzu, beste puntan norbaitek uzten duen basoa, pausoak
Batzuetan norgehiagoka irabazten duzu, eta beste batzuetan ez. Batzuetan hasieratik harrapatu dituzu sabeletik, eta doinu bakoitzari erreparatzen diote, musikaren ñabardura guztiei, eta beste batzuetan ez dago modurik, ez duzu bidea aurkitzen, jendea ez da isiltzen. Nolanahi ere, nik ez dut inoiz isiltasunik eskatu, ez nuke inoiz halakorik egingo, ze hain justu horixe da erronka: zuk lortzen baduzu bere lagunarekin hizketan ari den mozkor hura isilaraztea eta zu entzutea, irabazi duzu, ongi ari zara, bestela
Garai batean, hasieran bereziki, oso-oso lotsatia zinen oholtza gainean, askatzea oso nekeza egiten zitzaizun; nolakoa zara orain?
Lehen kontzertua oroitzen dut, Lezon izan zen, Txerrimuñon, eta kontzertua entzuleei bizkarra emanda egin nuen! Izu handia sentitzen nuen, eta hala ibili nintzen laupabost urtez. Gero Fermin Muguruzarekin hasi nintzen, eta lehen biran asko askatu nintzen, oholtza gainean ez bainuen batere ardurarik sentitzen. Bera zen protagonista. Hala ere, une honetan bertan ari naiz deskubritzen oholtza betetzea ez dela mugitzea bakarrik. Oraingo formatuan, esaterako, ezin dut saltorik egin, bestelako baliabideak behar ditut, eta oso zaila da. Bularra da horretarako garrantzitsua, antzerkian bezala. Hemen ere, batzuetan irabazi egiten duzu, eta besteetan ez. Batzuetan gertatzen zait gutxika gogortzen hasten naizela, eta azkenerako apenas mugi naitekeela. Sarritan gertatzen da ikusleak ere lotsatuta daudela, haiek ere ezeroso, eta, zeuk kutsatzen eta askatzen ez badituzu, haiek lotsarazten zaituzte, kutsatu egiten zaituzte. Gutxitan gertatzen da hori, hala ere: erabateko porrota da.
Musikaren barruan oso gutxi jarri zaizu zuri auzitan; den-denek esten dute kantari aparta zarela, ia ezinezkoa dirudi aurkakoa entzutea, baina zu beti ari zara zure burua auzitan jartzen.
Besteei ere nekez gertatuko zaie norbait hurbiltzea eta esatea: "Txo, ez duzu honetarako balio", ezta?
Horrelakoetan ohikoena isiltasuna izaten da, edo zurikeria
Ez dakit beharbada banaiz estimatua, baina, beste alde batetik, leporatu izan zaidana hain justu aldakorra izatea izan da.

Eta horrek zugan eraginik ba al du?
Bai, jakina. Baina ezin dut saihestu, halakoa naiz. Egindako disko guztiak izan dira niretzat erronka zintzoak: saxo baritonoa nahi nuen garai batean, eta hura hartu nuen; elektronika eta erritmo gogorrak nahi nituen gero, eta haiek bilatu nituen guztiak izan dira benetan garrantzitsuak niretzat. Bizitzan gauza guztiekin gertatzen zait, etengabe ari naiz bilatzen eta bilatzen. Hutsune handia behar du nire barruan, edo halako zerbait!
Oso estu hartzen duzu zure burua?
Oso! Kashbaden 17 urterekin hasi nintzenetik, ahoa ireki orduko ari naiz esaten dudan hori zalantzan jartzen. Halakoa naiz. Egin ditudan diskoekin ere, berdin: urtebetez jartzen naute bero, baina gero haietaz nekatzen naiz, eta asko kostata berreskuratzen dut haiekiko maitasuna. Kritikaren bat egiten didatenean, horrexegatik, esaten dut: "Lasai, zuk hau esan orduko neuk neure buruari ehunka bider esan diot!".
Salvador Dalik esan omen zuen: "Ez ezazue perfekzioaren beldurrik izan, ez baituzue sekula lortuko".
Bai, alferrik da jainkoak garela pentsatzen ibiltzea, horregatik egin ahal izan dut neure bidetxo hau, une bakoitzean jakin dudalako nire buruarekiko onberagoa izaten, ez hain estu hartzen. Baina energia handia behar izaten dut horretarako. Nolanahi ere, harro nago 17 urte hauetan egindakoaz, akatsak barne. Ez da beti erraza izan.
Zalantza da sorkuntzaren arerio handienetakoa, ezta?
Bai, eta horregatik asmatu behar da nor bere burarekin ez hain gogorra izaten, ze bestela gerta dakizuke disko batekin bost urte ematea, eta hori benetan tamalgarria da, besteak beste, bost urteren bueltan zure kantak higuingarriak egiten zaizkizulako, eta, hala bada, hobe haiek grabatuta izatea, bestela jai daukazu: grabatu gabe geratuko dira betiko.
Outsider samarra zara, ez zaude inolako talde edo 'klan'-etan, ezta?
Kartela osatzeko orduan zailtasunak izaten ditut, adibidez, nire tankerako talde gutxi dagoelako. Oso talde gutxirekiko sentitzen dut identifikaziorik.
Nork bere kartela osatzen al duzue?
Ez beti, gehienetan kartelkide bat bilatuko dizute antolatzaileek (aproposa baderitzote); baina beste batzuetan zeu zara bila ibili behar dena, jaialdia zure ekimenez izan delako, eta orduan nabaritzen da gehien zure tankerakorik ez egotea. Buila egiteko jende asko dago, baina beste doinuetarako Halako egoera batean suertatzen naizenean, esaten dut: "Uau! Zeharo joaten zait burua!", baina sentimendu hori oso gustuko dut.
Baina gero horrek badu prezio bat, bakardade hori, ezta?
Tira, ez pentsa. Orain Baga Biga enpresarekin aritzen naiz, haiek laguntzen didate kontzertuak bilatzen, eta ez dut ezeren falta handirik sentitzen. Satelitea izateak badu bere xarma. Bestetik, prestigioak eta halakoek, bost ajola nazka ematen didate, egia esan. Azken aldian raperoekin elkartzen naiz Donostian, jende gazte batekin, eta haiekin halako txorakeria gutxi ikusten duzu. 25 urte baino ez dituzte, ez daukate nirekin zerikusirik, baina haiekin gauza mordoa trukatzen dut, ilusioa eragiten didaten gauzak, ez dakit, indar handikoak. Asteazkenetan, berriz, Dokara joaten naiz, han izaten diren jazz sesioak ikustera, eta han ere, oso bestelako giroa izan arren, etxean bezala sentitzen naiz, bizirik.
Orduan, musika egiten hasi zinenean ez zeneukan arrakasta jomugan?
Bai zera! Jolasten hasi ginen, ia nahi gabe, konturatu gabe! 16 urte nituen orduan, eta arrakasta bat-batean iritsi zitzaigun, baita dirua ere. Urte mordoa pasatu ditut hala, oharkabean, gehiegi pentsatu gabe, eta, hara non, orain 34 urte ditudan honetan, zinez musika niretzat lana den honetan, oso zaila egiten zait honetaz bizitzea ! Mundua alderantziz dabilela sentiaratzen nau horrek: amarekin bizi zen gaztea nintzenean dirua irabazten nuen, eta, nire kabuz bizitzeko unea iristen zaidanean, ia ezinezkoa zait independiente izatea. Bitxia, ezta?
Beharbada musika eta aisialdia oso lotuta daude; jaiak, ospakizunak eta abar, eta horietan gazteak mugitzen direnez, gazteak nahi dituzte: zein da, zure ikuspegitik, zure musika entzutera joaten den entzule mota?
Begira, ikuskizun hau egiten hasi nintzen gauzak beste era batera egiteko premia sentitu nuelako, ez nuelako oholtzan burua astintzen jarraitzeko gogo handirik. Orduan, ba ez dakit hau nork ikusiko duen, akaso betikoak dira. Nolanahi ere, beti izan ditut atzetik emakumeak, beti, eta orain ere neskak ikusten ditut batik bat. Harrituta eta liluratuta nauka horrek. Baina jaia egiteko modua berrikusi beharko genukeela uste dut; nahiko nuke jaia ez lotzea beti zaratarekin, burrunbarekin, festa lasai eta patsadaz egiteko aukera ere nahiko nuke, kalimotxorik eta speedik gabe, musika lasai bat entzunaz, patxangaz aparte. Azken Hatortxu Rocken, adibidez, Zea Mays eta gu izan ginen egun batean, eta kristoren jende pila etorri zen; horra adibide bat, ezta?
Hala ere, bada eszentaxo bat, gero eta handiagoa agian, non ikusten diren proposamen lasaixeagoak, ezta?
Agian, ez dakit. Askotan galdetzen didate zein ote den lehengo eta gaurko eszenen edo joeren arteko ezberdintasuna, eta izututa geratzen naiz, ez baitakit zer esan, zer erantzun. Ez daukat horren ikuspegi zabala, ez naiz hain zorrotza. Musikaria naiz, ez soziologoa. Badakit zer galdetzen didazun, baina ezin dizut erantzun bat eman hanka sartzen ari naizela sentitu gabe.
Literatura eta emakumetasuna uztartzen dituen Skolastika eskolarekin harremanetan zaude, haiekin eskolak hartu dituzu; zertan da hori?
Emakumeek literaturan eta bizitzan izan duten rola azaltzen dute Skolastikakoek. Izugarri interesgarria da, apasionagarria. Laburtuz esango dizut gizarte patriarkal eta kapitalista honetan bizitzeak sekulako kaltea egin digula guztioi historikoki, eta oraindik ere gurpil horretan oso-oso harrapatuta gaudela. Gure burua feministatzak daukagu, baina feminista izateko gakoak benetan ez dauzkagu, ez bada geuk bilatzen ditugula. Ez datoz emanak, ez dira eskoletan irakasten, ez daude komunikabideetan, ezta kalean ere. Tinko ekin behar diozu, hori ulertu nahi baduzu, kontzientzia hartzeko. Ni oraintxe bertan esnatu naizela sentitzen dut.
Ezin dut elkarrizketa hau amaitu Fermin Muguruzarengatik galdetu gabe; nola da harekin biran ibiltzea?
[Luze pentsatu du] Energia berezia dauka Ferminek, ia estralurtarra. Dinamikoa da, sortzailea eta ekintzailea. Ez da sekula nekatzen. Ikuspegi zabala du oso, bai sortzaile den aldetik, eta bai kudeatzaile den aldetik ere. Izaki berezia da. Horrez gain, harekin furgonetan joatea esperientzia bikaina da. Pozik egoteko joera dauka, eta hori benetan da arraroa eta apartekoa. Bestetik, furgoneta horrek ipar bat izango du beti, ulertzen? Ez da giro ona bakarrik, ez da bere kontuak entzutea, ikastea eta barre egitea, ez: helburu zehatz batekin ibiltzeak sortzen duen lasaitasuna da. Badaki nora doan, eta zuk, berekin zoazenean, badakizu nora zoazen ere. Izugarri lasai ibil zaitezke berarekin, lasai ibili nahi baduzu. Ez naiz urruti ibiliko esaten badizut haren aldamenean nire bizitzako unerik ederrenak pasatu ditudala.