Sooo, mundua!

Denbora urrea da. Edo hala sinetsi izan dugu orain arte. Dena egiten dugu azkar, dena ziztu bizian. Bi gauza batera egiteko gai gara, baita gizonezkoak ere! Ez soilik bi, hiru eta lau ere egin izan ditugu. Zergatik? Denbora aprobetxatzeko, denbora urrea delako. Edo hala sinetsi izan dugu orain arte.
Izan ere, presari, estresari eta aldiberekotasunari STOP seinale handi bat jarri dio Slow mugimenduak. Atseden hartzeko beharra dugu eta gauzak mantso egiten ikastea ezinbestekoa da horretarako, nahiz eta bati baino gehiagori sinestezina irudituko zaion. Beraz, jarri patxadaz eta hartu denbora, gazte, ondorengo orriak trankil irakurri beharrekoak dira eta.
Slow mugimendua 80ko hamarkadan sortu zen. 1986an lehenengo McDonald's jatetxea zabaldu zuten Italian, pastaren erreinuan. Erromako Plaza d'Espagna ospetsuan ezarri zuten, hain justu, egunero milaka lagunek bisitatzen duten gunean. Haren paretik pasa zen Carlo Petrini kazetaria, eta asaldatuta geratu zen. Horixe falta zitzaien italiarrei! Beren pizza eta pasta zoragarrien gainetik, janari azkarraren erregea hiriaren erdigunean jartzea! Beldurtu egin zen Petrini. Gizartea amerikartzen ari zela ikusteak ikaratu egin zuen, ia ohartu gabe haien bizi estiloa hezurretaraino sartzen ari zitzaielako. Eta une horretan, protesta erantzun moduan, sortu zuen Slow Food fenomenoa (janari motela). Gaur egun, Slow mugimenduak 80.000 jarraitzaile ditu mundu osoko 50 herrialdetan barreiatuta, eta gorantza doa, gelditzeko batere asmorik gabe.
Slow Food
Kontzeptuaren oinarrizko ideia sinplea da: garaiko eta tokiko produktu freskoak kontsumitzea berehalako janaria jan beharrean. Eta horretarako arrazoiak ere, hainbat eta are errazagoak: osasuntsu bizitzea, Lurraren ustiaketa masiboa etetea, eta pixkanaka, gure bizitzetako erritmo azeleratua balaztatzea. 'Jaten duguna gara, eta mantso bizi diren pertsonak izateko, mantso jan behar dugu', litzateke filosofiaren printzipio nagusia.
Izan ere, gure gorputzeko osagai behinena, ura albo batera uzten badugu eta gure dietaren oinarria barazkiz, zerealez eta lekalez osaturik dagoela kontuan hartuta, 'belarra' da. Edo hala beharko luke. Fast foodaren kulturak, aldiz, hanburgesak eta patata frijituak ekarri dizkigu lehenik, eta ziztu bizian jateko ohitura segidan. Orain erdi prestatutako jakiek betetzen dituzte supermerkatuetako apalak, eta etxean bertan ere halakoak nahiago izaten ditugu. Gustatzen zaizkigulako, erraz prestatzen direlako, eta azken batean, ohitu egin garelako. Ohitura tradizio bihurtzekotan gara, erremediorik jartzen ez badiogu.
Har dezagun, beraz, denbora naturala ardatz, errealitatean igarotzen diren ordu, minutu eta segundoak. Ez dugu sukaldean azkarrago aritu behar, ezta jan ere, haiek errespetatuz baizik. Jatea ez da kaloriak gorputzera sartzea, elikatzea baizik; eta elikatzeko, jatearen esperientziarekin gozatu egin behar dugu, patxadaz eta konpainian. Ez soilik poliki, baita kalitatez ere.
Slow Cities
Elikaduratik bizitokira egin du salto Slow joerak, eta hiri mantsoak jarri ditu modan. Tradizioa eta modernitatea uztartzen dituzten lekuak dira, eta biztanleei egunerokotasuna errazteko baliabideak eskaintzen dizkiete. Urrutira joan gabe, Lekeitio eta Mungia ditugu Slow Cities aldaera honen baitan. Oinezkoentzako kaleak, saltoki txikiak, pareko altuera duten eraikinak eta tokiko elikagaiak eskaintzen dituzten jatetxeak dituzte 'cittaslow' kontsideratutako herri eta hiriek, eta urtaro bakoitzaren erritmoa jarraitzen dute.
Begetarianismoa, etxeko-eskola edota elikadura organikoa ez bezala, Slow Cities mugimendua erabat kontrolaturik dago. Alegia, batek beganoa dela esan dezake, baina inork ez du ziurtatuko hala denik. Hiri motelen kasuan, ostera, bai, eta bete beharreko baldintzak kunplitu ezean, ez dute halako izendapenik jasoko. Kaleek pasabide soil izateari utzi diote eta hausnartzeko, lasai ibiltzeko eta jendea elkartzeko gune bilakatu dira. Erdigunea autoz hustu, eta zarata kanpora bidali; toki lasaiak sortu, kutsadura murriztu, eta bakea inposatu. Pixkanaka, slowly, baina irmo, jomugara iristeko.
Slow Work
Pentsaezina dirudi, baina posible da; edo hala aldarrikatu nahi du, gutxienez, filosofia honek: poliki lan egitea. Eguneko lanaldiaren erritmoa jaitsita langileen produktibitatea hobetu egiten dela diote ideia honen defendatzaileek, eta aisialdirako denbora gehiago emanda, estresa eta mendebaldeko gizarteetan horren ohikoak bilakatu diren eritasunak gutxitzen direla.
Punta-puntako zenbait enpresek bere egin dute filosofia, eta beharginei lanaldi malguak eskaini dizkiete, beren nahien arabera egokitu ditzaketenak. Ez hori bakarrik: lantokian bertan musika entzuteko, kirola egiteko eta haurrak zaintzeko guneak egokitu dituzte, edota oporraldi luzeagoak finkatu dizkiete; beti ere, langileen bizi kalitatea hobetu eta eraginkortasun handiagoa lortzeko. Lanordu kopurua baino gehiago, hauen probetxua da garrantzitsua, eta horretarako, langileek inspiratuen dauden momentuak erabiltzea nahikoa da, gainerakoak alferrikakoak direlako. Hobeto daude etxean, deskantsatzen, bihar freskoago egongo direlako. Beharbada nagusiak maitatzen hasiko gara!

Slow Sex
Bai, egia da: batzuetan, pasioa kontrolaezina den maitasun eszena horiek erotzeko modukoak dira. Baina oro har, eta geure buruari galdera huts bat eginda ohartuko gara sexua, motelago, atsegingarriagoa da, eta luzera begira, oroitzapen atseginagoak uzten ditu. Mendebaldeko gizarteetan praktikatzen den sexuaren kalitatea ikaragarri jaitsi dela-eta, adituek bat egin dute mantsotasunaren fenomenoarekin, eta osasunari mesede egiten diola berretsi dute.
Slow Sexak, baina, ez dio soilik sexu uneari erreferentzia egiten. Horren ordez, kontzeptua osotasunean ulertzen du, norbanakoen barne sentimenduetatik hasi, eta bikotearekin izaten diren harreman intimoetara iritsi arte. Sedukzioari eta aurretiko jolasei ematen die garrantzia, bikotea indartzeko eta konplizitatea lortzeko lagungarriak baitira. Eta sexua non egiten den ere kontuan hartu behar da, kandelek eta toki goxoek ekintzaren erotismoa areagotzen dutelako; baldin eta etxeak su hartzen ez badizu! Helburua ez da orgasmora iristea, plazera eskuratzea baizik, eta horretarako ez da teknikarik behar, jarrera da sekretua.
Slow Schooling
Badirudi haurrak inoiz baino lehenago egiten direla heldu. Eskolaz kanpoko mila jarduera izaten dituzte, eta asteburuetan ere ez dute gelditzeko astirik izaten. Azken batean, etorkizuneko bizitza frenetikora ohitu nahi ditugu, lanpostu duinetarako prestatu eta etengabe aldatzen ari den mundurako hezi. Emaitzak ibilbideak baino garrantzia handiagoa hartu du: nota onak atera, berdin du nola. Baina, nork esan du haurrek haur izateari utzi behar diotenik?
Slow Schoolingak egungo heziketa sistema zalantzan jarri du. Ideiak antolatzeko denbora eman nahi die ikasleei, lehia utzi eta atseden har dezaten. Bata bestearen trukean. Pentsatzen jakitea da garrantzitsua, nork bere loturak egitea, eta jasotako informazioa itzultzeko gai izatea, kutsu pertsonalagoarekin; ez azterketa estandarizatuen bidez buruz ikasitakoa ebaluatzea.
Besteak beste, Maria Montessori psikologo italiarrak planteatutako heziketa sisteman oinarriturik dago mugimendua. Geletan adin ezberdineko haurrak biltzen dituzte, eta materialekin zuzenean lanean jarri. Baratza lantzen, elikagaiak sukaldatzen, edota bestelako eguneroko ekintzak egiten irakasten diete, teorikoki izan beharrean, praktikan egitetik abiatuz.

Geldotasunaren mugimendua, dena den, iritsi baino ez da egin gure artera. Denbora urrea dela sinisten jarraitzen dugu, bost orrialdek, hogei urte eskasek bezalaxe, ez baitute erroturiko ideiak aldatzeko astirik ematen. Ingurura begiratu besterik ez dugu egin behar horretaz ohartzeko: Abiadura Handiko Trena. Euskal Y-a bezala ezaguna, 2006an sinatutako proiektuarekin batera abiatu zen, garraio bidezko komunikazioa bizkortzeko asmoz. Sei urte geroago, baina, mantsotasunaren eta azkartasunaren arteko paradoxa da AHT.
Izan ere, lanei indarrez ekin zieten: enpresei adjudikazioak egin, eta zulaketak martxan jarri zituzten berehala hiriburuen arteko loturak sendotzeko. Baina ustekabeko zailtasunek egitasmoa atzeratu dute. Batetik, herritarren sektore handi bat aurka azaldu da; ez daude ingurugiroari horrelako kaltea egiteko prest minutu batzuk irabaztearen truke. Bestetik, mundu osoa astintzen ari den krisiak baliabide ekonomikoak murriztu ditu.
Uneotan, ibilbide osoaren %20 inguru baino ez dago eraikita, eta trenbide sarearen zatirik zailenak egiteko daude; hala nola, hiriburuetarako sarrerak eta zenbait tunel. Frantziako eta Espainiako gobernuek lehentasunak ezarri behar izan dituzte, eta uneotan ezinezkoa zaie hasieran aurreikusitako datak betetzea. Espainian, gainera, Jose Blanco Sustapen Ministro zenak 2011 urte amaieran aditzera eman zuen %80 eraikita ez zuten azpiegitura handiak bertan behera geratuko zirela. AHT, zuzenean esan ez bazuen ere, horien artean dago.
Baina proiektuak aurrera darrai. Mundua ez dago gelditzerik, eta berak ere ez du gelditzeko asmorik. Mantsotu beharko dugu, erritmoa jaitsi; gure osasunagatik bada ere, lasaiago bizi. Hiritik gabiltzanean, ikasten ari garenean, larrua jotzerakoan, janaria prestatu eta jaterakoan, eta lana egiten dugunean. Ohiturak aldatu, edo gutxienez, moldatzen saiatu. Ez dugu ezer galtzekorik, eta zer edo zer, gutxienez, irabaziko dugu, denbora bada ere.

Azkartasunaren paradoxa