Soilik Instagramen existizen diren lekuak

Azken boladan, oporretan bidaiatzeko helburua ez da horrenbeste leku berriak ezagutzea, sare sozialetan ikusi ditugun argazki berak ateratzea baizik. Nola azaldu bestela turistikoak diren lekuetan milaka eta milaka argazki ateratzea egunero, denak berdinak? Zergatik tematu gara argazki perfektuekin, bisitatutako lekuaz gozatzeaz ahaztuta? Benetan merezi ote du ordubete itxarotea selfie perfektua lortzeko?
Instagrami esker, munduko paradisu ikusgarrienak ezagutu dizakegu klik bakar batekin, baina kontuz, bertan ikusten ditugun leku gehienak ez baitira errealak. Existitzen dira, baina ez dira argazkietan ikusten ditugun moduan. Bertara iritsi eta errealitatea ikusten dugunean, beraz, sekulako desengainua eraman dezakegu, argazkiek errealitatea erabat distortsionatzen dutelako. Ez diguzuela sinisten? Hemen adibide batzuk:
LEMPUYANG, BALI: Ordubeteko ilara argazkia ateratzeko.
VINICUNCA, PERU: Existitzen ez diren koloreak.
SANTORINI: Arrastiri perfektua harrapatzeko borroka.
ANGKOR WAT, KAMBOYA: Milaka argazkilari argazki bakarrerako.
KO PHI PHI, TAILANDIA: Itxi egin behar izan duten hondartza.
U-BEIN, MYANMAR: Non dago ura?
AURORA BOREALAK: Argazkietan ikusten duguna ezin da begiekin ikusi.