Shyamalan-Smith hirukotea

Shyamalan-Smith hirukotea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shyamalansmith-hirukotea/@@download/image/2011666639will_jaden_smith.jpg
2012/12/13
berria
The Last Airbender (2010) M. Night Shyamalanen testamentua izan zela uste dute askok. Ibilbidearen gainbehera ikusita, zuzendari indiarrak guztia zenbaki bakarrera jokatzea erabaki du. Will Smith eta bere seme Jaden izarrak batu eta 3000. urteko Lur planeta apokaliptikoan jarriko ditu. Zibilizaziorik gabeko lurraldean esperantza izpiren baten bila arituko dira aita-semeak eta, bide horretan, galduta zuten harremana berreskuratuko dute. Ea Shyamalani bere zaleekin berriz ere bat egiteko balio dion.