Sex eta hiria

Sex eta hiria https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
erreportajea
TESTUA: NEREA SANCHO. Arremanitzeko kolaboratzailea
Sex eta hiria
Hiriak bi funtzioren arabera diseina daitezke: funtzio ekonomikoa eta funtzio
erreproduktiboa. Tradizionalki, bigarren funtzioa sexu femeninoak bideratu du, eta hiri gehienak ez dira oraindik funtzio horretara egokitu.


Emakume askok, euren egunerokoan, bi funtzioak garatzen dituzte. Biak uztartu ahal izateko aukeratzen duten antolaketa sistemak baditu zenbait ezaugarri bereizgarri: lana eta etxea ahal bezain gertu izatea edota leku berean hainbat jarduera egitea (lana, sukaldatu, haurrak zaindu, lagunekin egon…), adibidez. Gainera, oinez gehiago ibiltzen dira eta garraio kolektiboak erabiltzeko ohitura handiagoa dute. Emakume horiek burutzen dituzten jardueretako asko gizartearentzako balio handikoak dira, eta horien errentagarritasun ekonomikoa kalkulatu daitekeen arren, ez da horrelakorik egiten.

Bestalde, hiriak hiritar ‘tipoa’ delakoaren neurrira eraiki eta moldatu dira: pertsona heldua, ordaindutako lana duena, libreki mugitzen dena, etxeko ardurekin erantzukizunik ez duena eta hiriko baliabide guztietara sarbidea duena.
Zer gertatzen zaie, hortaz, emakume askori? Eguneroko bizitzan oztopoak gainditzen aritu behar direla euren eginbeharrak gauzatu ahal izateko: "Parkea errepidetik oso gertu dagoenez, bizkartzaina legez zaintzen ditut haurrak", "beldurra ematen duen pasabidetik ez igarotzeko ibilbidea aldatuko dut", "gaueko hamarretatik aurrera ez dut garraiobide publikoa hartuko", "larunbatean ez naiz hirigunera joango, itzultzeko autobusean ez baitago gurpildun aulkiarentzat lekurik".

Beldurra, intimidazioa eta oztopoak nonahi daude. Urbanismo gaietan aurreratuago dauden hirietan hainbat neurri hartu dira funtzio erreproduktiboa bete, kontziliaziora egokitu eta emakumeak beldur barik eta libreki mugitu daitezen.

Beltzek edota emakumeek espazio batzuetara sarbidea debekatuta zuten garaietatik asko aldatu dira hiriak. Baina egun, sarbide horiek ofizialki libreak badira ere, barneratutako beldurrek eta bestelako oztopoek mugatu egiten dituzte. Oraindik ere, gauez, emakume bat erasotua bada, ordu desegoian leku desegokian egoteagatik errua berea dela esaten da.

Gutako bakoitzaren biografia sexual, familiar zein lagunartekoak gure bizilekuarekin eta ingurunearekin egiten dute bat. Emakume zein gizon izan, bertakoa sentitzea, esperientzia positiboak izatea eta beldur barik mugitzea ezinbestekoak dira aukeraketak askatasunez egiteko. Eta horretarako, beharrezkoa izango da herrien eta hirien diseinuak eta horiek lantzeko metodoak moldatzea.

Hona neurri horietako batzuk:
· Hiriak diseinatzerakoan emakume elkarteen
    benetako partehartzea sustatu.
· Sozializatzeko espazioak egokitu
    (esertzeko lekuak, parkeak…)
· Funtzio bakarreko espazioak ekidin,
    ordu jakinetan hutsik gera ez daitezen.
· Gurpildun trafiko motorizatua gutxitu.
· Autobus geltoki eta etxe atari gardenak jarri.
· Muga arkitektonikoak ezabatu gurpildun aulkia
    edota erosketako karroa eraman ahal izateko.
· Argirik gabeko pasabide eta txokoak ekidin.
· Erraz topatzeko beste komun publiko jarri.
· Autobus geltoki artean ere gauez emakumeei
    jaisteko aukera eman.

dorian greyren egiazko erretratua



Aitor Arana. Txalaparta

Oskar Wildek halako ispilu-joko berezia planteatu zuen Dorian Greyren erretratua eleberri ospetsuan: Dorianen aldaketa psiko-somatikoak ez dira haren hazpegietan ageri, haren margozko erretratuan baino. Horrela benetako Dorian betigazte bat dugu, gaiztoa eta zitala baina. Aitor Aranak beste joko bat proposatzen digu, alegia, garaiko zentsura hertsia eta zehatzailea zela-eta, Oscar Wildek kontatu ez ziguna irakurri ahal izatea. Dorianen erretratua Aranaren ispiluan, horra  zertan den Dorian Grayren benetako erretratua. Ispilu horretan ere, gaiztoa eta zitala ote protagonista? Edorta Jimenez

Dorianen zakila tente eta harro azaldu zen mutilaren begien aurrean. Ozta-ozta ikusi zuen, haren jabeak berehala sartu baitzion ahoan, bortxaz, eztarriko zuloraino. Dorianek hanka bat sofa gainean jarri zuen, Ziril eseriaren ondoan, eta bi eskuak buruan jarri zizkion. Saka-saka hasi zitzaion ahoan txortan, aktorearen ahoa larrutan egiteko ontzi hutsa balitz bezala.
—Kontuz hortzekin, txotxolo! –agindu zuen Dorianek tinko, zakilburuan atsegin berezia sentitzen zuela–. Bideratu zakila mihiaz eztarriraino, haginik batere ukitu gabe!


Sexologoaren iradokizuna:
1. Liburua zure sekretua izango da.
2. Aukeratu giltzadun kutxa polit bat liburua gordetzeko eta gorde giltza poltsikoan.
3. Bakarrik zaudenean hartu liburua, linterna bat eta bilatu etxeko txoko eroso bat.
4. Goza ezazu ezkutuan...