Selektah Kolektiboa: itzaletik bero-bero

Egia ote? Ez da posible! Selektah Kolektiboak bigarren diskoa kaleratu du. Nork esango luke! Euskaraz egindako rap musika gero eta hobea da. Ametsa egia bihurtzeko bidean da.
Euskal Herria. 2025. urtea. Selektah Kolektiboak disko berria kaleratu du. 2002. urtean "Esperientzien Etorbidetik" bigarren lana plazaratu zutenetik gauza asko gertatu dira. Disko hura izan zen mundu osoan ezagunak egin zituena, eta disko hark lagundu zuen Euskal Herrian musika beltzak ordura arte ukatua zuen lekua lortzen. Diskoa Bartzelonan grabatu zuten eta Tony (7 Notas 7 Colores) izan zen produktorea; orain berriz, beraien estudioan -Ghettoan- grabatu dute eta Wicked Tunes izan dute teknikari. Egun, 17 urte beranduago, euskal rapak milioika disko saltzen ditu mundu osoan, baina hasiera oso bestelakoa izan zen. Daddy Jeff kolektiboko abeslariak gogoan ditu lehendabiziko urrats haiek: "Hernanin egin genuen lehen emanaldia eta handik aurrera gelditu gabe ibili ginen kontzertuetan eta festetan. Hasieran jendea harrituta geratzen zen gure tresnak platoak eta mikrofonoak zirela ikusita". Orain, ordea, edonon topa ditzakegu erritmo beltzak (reggaea, funka, soula, rapa... ) edota elektronikoak (breakbeata, junglea, housea...) jartzen dituzten sound systemak.
Gaur egun, 2025ean, doinu hauek gure artean ezagunak dira, neurri handian, Selektah Kolektiboko jendearen lanari esker. Egun aberatsak eta ospetsuak diren arren, ez dituzte hasierako helburuak ahaztu: "Musika beltza zabaldu eta ezagutaraztea, euskaraz rapa egitea eta jendea kolektiboaren parte izan dadin animatzea". Bide horretan pauso handia eman zuten bigarren diskoarekin: "Hainbat kulturatako jendea gerturatu zitzaigun eta katalanez, gaztelaniaz zein arabieraz kantatzen zuten lagunek parte hartu zuten; Eddie La Sombra, El Payo Malo, Yassin - Cheb Bulowski, Lester ". Konpromiso maila ere ez da txikiagoa, rapa kaleko musika baita, eta lehen bezala, eguneroko arazoez hitz egiten darraite.
Mundu osoan eman beharreko bira prestatzen ari dira orain - AEB-ak, Jamaika, Kuba... -baina ez pentsa areto handietan jotzea nahiago dutenik: "Hori ondo dago eta dagoeneko ohitzen hasiak gara, baina guk nahiago dugu leku txikiagoetan jotzea".