SARKETA PRAKTIKATZEN DUTEN NESKAK

SARKETA PRAKTIKATZEN DUTEN NESKAK APIRILEKO ZENBAKIAN uzki jokaerak gustuko eta desira zituen mutil heterosexual baten azalean jarri ginen (Asier) eta oraingoan Mirenenean –asmatua berriz ere– jarriko gara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sarketa-praktikatzen-duten-neskak/@@download/image/sexuak_02.jpg
2017/06/26
erreportajea

Ander Lertxundi @Arremanitz

APIRILEKO ZENBAKIAN uzki jokaerak gustuko eta desira zituen mutil heterosexual baten azalean jarri ginen (Asier) eta oraingoan Mirenenean –asmatua berriz ere– jarriko gara.
SARKETA PRAKTIKATZEN  DUTEN  NESKAK

Miren heterosexuala da eta uzkiarekin harremana duten jokaerak asko eszitatzen dute. Kasu honetan, ordea, gehiago pizten du berak mutilei laztan desberdinak egitea jasotzea baino, nahiz eta hau ere atsegin duen.


Duela hilabete batzuk masturbatzeko bideo porno bat bilatzen ari zela, neska batek mutilaren uzkia nola laztandu, hatzak sartu eta miazkatzen zuen ikusi zuen. Segituan berotu eta masturbatu ondoren, ikusitakoa egiteko desira piztu zitzaion eta, era berean, kezka txiki bat sortu. Normala ote da hau? Bizio edo gaixotasuna izango da?


Lagun artean uzki praktiken gaia atera duenean praktika hauen ‘jasotzailea’ neska izango dela suposatu da beti eta ezin izan ditu zalantzak argitu. Interneten bilaketatxo bat eginda berak duen nahi berdina dutenak badaudela aurkitu eta lasaitu egin zen. Hilabete hauetan bi mutilekin liatu da eta batekin behin baino gehiagotan. Azken honekin konfiantza hartuta frogatu zuen, pixkanaka, lehenengo eskuaz laztanduz, ondorengo batean miazkadatxo bat… Hatza uzkitik sartzen amaitu arte. Hasieran mutila harritu egin zen arren, gustatu zitzaion eta oso ongi pasa zuten.

Mutilak penetratuz
Era berean, pornoa ikustean sarriago bilatzen ditu horrelako praktikak eta bilaketa hauetan dildodun arnesa erabiliaz mutila penetratzen duten nesken eszenak ikusi ditu. Honek are gehiago berotu izan du eta berak egiteko kuriositate eta desira piztu dio. Dominatzailea izatearen ideiak ikaragarri eszitatzen du eta, are gehiago, mutila lotua dagoela nahi duena egiteko ideiak.


Sarketaren gai honek, ordea, buruhausteak ere ekarri dizkio. Hasieran, lesbiana izango ote zen galdetu zion bere buruari baina segituan konturatu zen tontakeria zela hori pentsatzea, beti erakarri baitiote mutilek soilik. Orain beste buruhauste bat du: mutil bat ezagutzen ari da, benetan gustuko du eta badirudi Asierrek (hala baitu izena) ere bera gustuko duela baina, nola esan? Nola proposatu? Gaizki hartuko du? Zer pentsatuko du nitaz?… Hauen moduko galderak ditu burua zirikatuz.

 


Zer egingo du Mirenek? Bere Asier gure Asier izango ote da?* Hala bada, baten bat ausartuko da biok desira dutena proposatzen? Ausartzen ez badira, bestearen desira jakin gabe norberarenari uko egingo diote? Eta ez bada gure Asier, ondorio larriak izango lituzke proposamenak?


Galdera hauek eta beste hainbeste zuek erantzun beharko dituzue egoera hipotetiko hau imajinatuz.

Popako tabuak hausten

 

Apirileko GAZTEZULOn, Uzki sexuaren inguruan idatzi genuen. Horren segida da hemen duzun artikulua. Gehiago irakurri nahi baduzu, ez galdu POPAKO TABUAK HAUSTEN.