Sanzol: "Entzierroei penaltiei baino beldur handiagoa diet"

Ricardo Sanzol Goñi 24 urteko iruñearra dugu. Osasuna taldeko atezaina ez da ate azpian kokiltzen den horietakoa: Ligako bigarren partidan penaltia gelditu zion Hierrori.
Aurten ere azken partidara arte itxarongo al duzue mailari eusteko?
Ezta pentsatu ere! Joan den denboaldian erruz sufritu genuen eta aurten hobeto gabiltza.
Osasuna ezezik, Reala "zuen laguna" ere ez dabil oso fin
Tamalez, horrela da. Guk iazko eskarmentuaz baliatu behar dugu hainbeste ez sufritzeko. Reala ere larri dabil. Realak mailari eutsiko balio, ni poztu egingo nintzateke. Lau euskal taldeek Lehen Mailan egon behar dute urtero.
Ligan zuk jokatutako lehen bi partidak Depor eta Real Madrilen aurka. Zelako lana!
Ez pentsa. Deporren aurka partida biribila atera zitzaidan eta laudorio anitz jaso nituen. Real Madrilen aurkakoan, haiek bai komeriak! Epaileak Nuno atezaina kanporatu zuen, eta ni zelaira atera eta berehala Hierrori penaltia gelditu nion. Bera baino zuhurrago ibili nintzen.
Egungo futbolean batik bat aurrelarientzat da ospea eta dirua. Zer demontre egiten duzu zuk atean?
Sei urterekin atezaina izateko bideari ekin nion. Izan ere, 80ko hamarkada hasieran gazte askok Arkonadaren lekukoa hartu nahi genuen, nik tartean. Badakit jasotako golak beti atezainoi leporatzen dizkigutela. Atezainak bakardadearekin bizitzen ikasi behar du: ausardia behar da ate azpian egoteko.
San Ferminetako entzierroa korritzeko ausardiarik bai?
Ezta pentsatu ere! San Ferminak maite ditut eta urtero uztailaren 6an eta 7an Iruñean izaten naiz. Entzierroak korritzeko gogoa badut, baina hala ere, askoz beldur handiagoa diet zezenei penaltiei baino.
Osasuna euskarazko izena duen goi mailako euskal talde bakarra da. Taldekideen artean euskaraz egiten al da?
Tamalez, oso gutxi. Egun Lotina, masajista eta doktorea dira euskaraz dakiten bakarrak. Nik bi urte daramatzat euskaraz ikasten. Oso gustura joaten naiz egunero euskaltegira, eta espero dut laster euskaraz hitz egiten hastea.
Orain arte euskal selekzioaren partidak telebistaz ikusi behar izan dituzu
Bai, hala da. Dena den, gabonetako oporrei uko egiteko prest nengoke, euskal selekzioarekin aritzeko.
Betidanik Osasunan aritu zara. Beraz, himnoa ondo baino hobeto jakin beharko zenuke. Abestu pixka bat
Et, et, et ez naiz abeslari batere ona. Letra jakin badakit, askotan entzun baitut, baina kantatzea