'Sans Nom Sarea' dokumentalaren estreinaldia Kanalduden

'Sans Nom Sarea' dokumentalaren estreinaldia Kanalduden Bira Produkzioak-en proiektu berria, 'Sans Nom Sarea' dokumentala, Apirilaren 25ean 20:00tan Kanaldude telebistan estreinatuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sans-nom-sarea-dokumentalaren-estreinaldia-kanalduden/@@download/image/reseau-10.jpg
2020/04/23

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Bira Produkzioak-en proiektu berria, 'Sans Nom Sarea' dokumentala, Apirilaren 25ean 20:00tan Kanaldude telebistan estreinatuko da.
'Sans Nom Sarea' dokumentalaren estreinaldia Kanalduden

1942. urtean, Bigarren Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe-Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, ezen izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza… Sans Nom Sarea dokumentala.hau guztia eta gehiago dela iragarri dute sortzaileek.

Ostiralean estreinatuko den lan honetan, elkarrizketatuen testigantzaren bitartez, Karine Becker, John Morgan, Meg Ostrum, Boris Pomeantzeff, Beñat Urruty, Claire Schepens eta Bernard Vernieuwe, 33 minutuetan zehar, Bigarren Mundu Gerrako pasarte horren xehetasunak ezagutzeko aukera izango dugu.

 

 

Bira Produkzioak

Bira Podukzioak, Hernanin kokaturiko kooperatiba-produktora txiki bat da, 2018tik ikus-entzunezko edukien ekoizpenean dihardutena. Disziplina anitzeko 4 kidek osatzen dute taldea: Mikel Alvarez, Beñat Iturrioz, Oskarbi Sein eta Eñaut Tolosa.  Aipaturiko azken dokumentalz gain,  egin dituzten lanen artean aurki ditzazkegu orain gutxi estreinatu zen Behobia 100 urte dokumentala, Willis Drummond, Jupiter Jon eta Amoranteren bideoklipak, edota  Euskara ari du zein Gau Beltza izeneko ekimenen iragarkiak adibidez.

Non ikusi?

Esan bezala, estreinaldia Kanaldude telebistan izango da Apirilaren 25ean. Ondoren, Kanaldudeko nahieran zerbitzuan egongo da ikusgai bi astez. Maiatzaren 11tik aurrera berriz, sarean jarriko dute ikusgai, libre, beraien vimeo eta youtube kanaletan.

Vimeo: https://vimeo.com/biraprodukzioak

Youtube: https://labur.eus/PU9xM