Sam Worthington: Antipodetako heroi zangarra

Ingalaterran jaioa, baina Australian hezia, gehiago edan zuen Sam Worthington gazteak Ned Kellyren abenturetatik Shakespearen letretatik baino. Hala, 17 urte zituela eskola utzi eta eraikuntzan hasi zen lanean. Egun batean, baina, Mel Gibson Lethal Weapon 2 (1989) dibertigarrian ikusita, zera pentsatu zuen: "Tipo horiei hori egiteagatik ordaintzen badiete, neuk ere euretakoa izan nahi dut". Igeltsero paleta alde batera utzi eta Hamleten burezurrarekin saiatzea erabaki zuen Worthingtonek, Australiako Arte Dramatiko Eskolan.
Telesail bat han, film txiki bat hemen bidea urratzen joan zen, harik eta Somersault (2004) drama independenteak Canneseko zinemaldira eraman zuen arte. Zuzendari handien zerrendetan agertzen hasi zen orduan eta Shakespearekin saiatu zen lehenik, baina Macbeth (2006) klasikoaren bertsio aussiak ez zion Hollywoodeko aterik ireki. Akzioa, abentura behar zuen Worthingtonek, eta luze gabe agertu zitzaion lehen aukera potoloa: James Bond. Daniel Craigekin parez pare aritu zen Pierce Brosnani lekukoa hartzeko lehian, baina azkenean Craig aukeratu zuten Casino Royal (2006) berritzailerako.
Etxebizitzatzat zuen bigarren eskuko autoan casting batetik bestera tinko lanean jarraitu zuen australiarrak, bere gaitasuna sinetsita. Los Angelesko ortzian izarrak bere patuarekin lerrokatu ziren egunean, arrakastaren jainkoaren dei zerutiarra jaso zuen. James Cameron zen, zinearen zimenduak hankaz gora jarri omen ditzakeen Avatar (2009) fantasia epikoan protagonista izan nahi ote zuen galdezka. Bien bitartean, Terminator Salvation (2009) erdipurdikoan, Christian Bale entzutetsuari berari ere itzal egin zion Worthingtonek, akzio-gizon hutsa baino zerbait gehiago dela erakutsiz. Horixe bera ziurtatu digu Avatarek; ordenagailuz sortutako pertsonaiaren begietan mila kolorez osatutako sentimendu paleta erakutsi digu aktore australiarrak. Hollywoodek aurkitu du heroi berria. Hurrengo abentura: Clash of the Titans.
Nortasun Agiria:
Jaioteguna: 1976-08-02.
Jaiolekua: Goldaming (Ingalaterra).
Neska-laguna: Natalie Mark estilista.
Film maiteena: Die Hard (1988).
Musikari gogokoenak: Xavier Rudd eta Bernard Fanning.
Izendapena: 2009an, Urteko Gizona Australian.
Gurari bat: Dancing with the Stars saioan parte hartzea.
Maite du: Surfean aritzea.
Gorroto du: Betaurrekoak janztea.
Testua: Aitor Abaroa