Sagarroi: Toulouse espiritua

Sagarroi taldeak "Toulouse" izeneko hirugarren diskoa argitaratu du. Iazko udan, Irungo laukotea festarik festa ibili zen, eta aurten ere beste hainbeste gertatuko da. Iñigo Muguruza izan dugu solsakide.
Zer topatu duzue Toulouse hirian diskoaren izenburua hari eskaintzeko?
"Toulouse" izenburua ez da kasualitatea izan. Toulousek esperientza batzuk eta espiritu bat ekartzen dizkit burura: aniztasuna, elkartasuna, pentsamendu ezkertiarra, herrien kulturen arteko errespetua, nahasketa aberasgarri bat, finean.
Toulousen "Auzoen karabana" ezagutu zenuen? Zertan datza esperientzia hori?
Oso gauza polita da. Kultur arloko jendea elkartu da, eta zirkoko ohial batzuk hartuta, Frantziako hirietako auzo marginaletan ibili dira bira moduko bat egiten. Oso ekintza irekia da, eta toki bakoitzeko jendeak parte hartzen du. Iaz horrelako zerbait antolatu zen Bilbon, formato txikian, Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldearekin. Bertan lagun asko aritu ziren: musika talde arabiar eta hegoafrikarrak, ijitoak...
Aurten jo eta ke aritu zarete kontzertuak ematen. Zuen kasuan, musika munduan krisirik ez dagoela ematen du.
Ez gara asteburu bakar batean geldirik egon. Musikaren munduan asko aipatzen da krisiaren kontua, baina krisia hitzak aldaketa esan nahi du, eta aldaketa egotea ona da, nire ustez. CD formatuak bere balioa galdu du pirateoaren eta internetaren ondorioz- eta horrek ez dakarkio ezer onik ez musikari, ezta diskoetxe txikiei ere. Dena den, gazteen ohiturak aldatzea gauza naturala da.
"Bowling for colombine" kantan, Michael Moore zinegilearen izen bereko dokumental ospetsua da hitzen oinarria. AEBek ba al dute erremediorik?
Ez dakit. Dena den, zera iruditzen zait kezkagarriena: gure herria ere "beldurraren kultura" horrekin gero eta lotuago ikusten dudala. Denok daramagu beldurra geneetan, eta Bush bezalako harroputz batek inork baino gehiago. Bush bezalako jende ergelak zenbat potere duen ikustea beldurgarria da.
"Ez eman begirik" abestian, Iciar Bollain zinegilearen "Te doy mis ojos" filmaren erreferentzia egiten da. Emakumezkoen aurkako tratu txarren arazoa ageri da kanta horretan. Kanta bat egiteko gai zaila, ezta?
Gure lehenengo diskoan, "X izpiak" kantan, oinazearen lekukotzat hartu genituen geure buruak. Bigarren diskoan, aldiz, torturari abestu genion "Ehun metroetako begirada" kantan. Sormena oso mingarria izaten da batzuetan, baina "Matrix" filmean bezala, pilula gorria ala urdina aukeratu liteke. Horietako bat aukeratuz gero, munduan gertatzen diren gauzetatik at biziko zara, eta zoriontsuagoa izango zara, seguruenik. Baina merezi du gauza gogorrak salatzeak.
Andoaingo Garaten grabatu duzue diskoa, Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean. Zer moduz?
Kakirekin grabatzea esperientzia aberasgarria izaten da. Urte asko daramatzat Kakirekin lan egiten, Kortatu taldearen garaitik. Nahiz eta batzuetan elkarrekin eztabaidatzen dugun, asko maite dugu elkar.

Anthony Quinn aktorea ageri da "Toulouse" diskoaren azalean. Sagarroikoek zergatik aukeratu zuten aktore hori beren diskorako? Iñigo Muguruzak erantzun digu: "Quinn-ek bizitza asko maite zuen, eta bera izan zen arraza eta kulturen arteko nahasketaren adibiderik onena. Kontuan hartu behar da Quinn-ek arraza askotako pertsonaiak antzeztu zituela: arabiarrak, eskimalak, mexikarrak, grekoak, asiarrak.... pare bat pelikuletan euskaldunarena ere egin zuen. "The passage" filmean mugalari baten paperean aritu zen, esaterako",

Sagarroi taldeak bilakaera bitxia izan du musika estiloari dagokionez. "Meatzaldea" izeneko lehen diskoan erritmo pisutsu eta gogorrak jorratu zituen, baina disko haren ondoren, dantzarako erritmoak nagusitu dira, Joxe Ripiau taldearen estilokoak. "Toulouse" diskoan reggaea eta ska dira kanten oinarri nagusiak, baina dance hall, guaguanco eta cumbia doinuen arrastoak ere antzeman litezke.

Zergatik Anthony Quinn?

Berriz ere erritmo dantzagarriak