Sacamantecas eta euskal gaizkileak

Datorren maiatzaren 11n 120 urte beteko dira "Sacamantecas" gaizkile ezaguna Gasteizen hil zutela. XIX. mendean gaizkile asko omen zebilen Euskal Herrian. Haien artean, bi oso ospetsuak izan ziren: Juan Diaz de Garayo, "Sacamatantecas", eta Manuel Antonio Madariaga, "Patakon". Gaizkileak biak, baina oso ezberdinak.
Juan Diaz de Garayo Arabako Egilazen jaio zen 1821ean, nekazari familia batean. Gaztetan hainbat baserritan morroi ibilia, baserritar alargun batekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen. Garai hartan Diaz de Garayok bizimodu erabat "normala" izan zuen. Emaztea hil zenean, ordea, bigarren aldiz ezkondu behar izan zuen, nekez atera baitzitzakeen aurrera seme-alabak. Gaur egun ere honelakoak gertatzen diren arren, garai hartan askok eta askok, bizimodua aurrera ateratzeko, ezkondu beste aukerarik ez zuten. Bigarren emazte hura bortitz samarra zen eta diotenez, etxeko giroaren ondorioz, Diaz de Garayo berekoi eta bakarti bihurtu zen. Beste bi alditan ere ezkondu zen, baina bere egoerak ez zuen inondik hobera egin.
Egia esan, zaila da esatea Diaz de Garayo nolatan iritsi zen "Sacamantecas" hitzailea izatera: etxean izandako arazoak, egoera ekonomikoa, bere izaera, buruko gaitzen bat... Auskalo. Dena den, hilketa asko egitea leporatu zioten gaizkile arabarrari eta beste hainbatetan gertatu bezala, babes gutxien zutenen aurka egin zuen: biktima guztiak emakumeak izan ziren. Hil aurretik, Garayok zenbait emakume bortxatu zituen. Hilketak gertatu ahala, psikosia zabaltzen hasi zen Araban. Zurrumurruek ziotenez, gizaki itxura gabeko izaki bat zen hilketen erantzulea eta emakumeek, badaezbadaere, ondo begiratzen zuten ezezagun bati etxeko atea zabaldu baino lehen. Psikosia 1881. urtean amaitu zen, "Sacamantecas" atxilotu eta Gasteizen exekutatu zutenean.
Diaz de Garayoren kasuak oihartzun handia izan zuen eta zientzilariek ere arreta berezia eskaini zioten. Izan ere, garai hartan zientzilari asko erabat petralduta zebilen gaizkiletzaren eta biologiaren artean lotura bila. Zientzilarion ustez, gaizkileak gainerako gizakiak ez bezalako zenbait ezaugarriren jabe ziren. Eskolako buru nagusia Lombroso zientzilari italiarra izan zen. Argazkian ikusi ahal duzuenez, Garayok, edertasun lehiaketa batera aurkeztuz gero, ez zukeen puntu askorik jasoko. Horregatik, sasi-zientzilariek bere burmuina eta buruhezurra aztertu zituzten, ezaugarri berezien bila eta teoria asko egin eta eztabaida ugari izan zituzten. Gaur egun, eskola hartako ideiak zeharo baztertuta daude.
"Sacamantecas" hiltzaile gupidagabea izan zen arren, mito bihurtu zen: oraindik ere, zenbait lekutan "Sacamantecas etorriko da" esan ohi dute, gazteleraz, haurrak beldurtzeko asmoz.
Bizkaiko Tempranillo
Manuel Antonio Madariaga "Patakon", bizkaitarra zen, "Sacamantecas"-ekin alderatuta, oso bestelako gaizkilea. 1796an Galdakaon jaioa, Larrabetzun bizi izan zen. Ogibidez, errementaria zela esaten zuen, aita eta osaba bezala, baina hala ere, hirurak lapurrak ziren. Ezkonduta zegoen, baina dena den, Larraurin maitalea zuen eta harekin ibili ohi zen lapurretan. Patakon-en maitalea ika-mika eta liskarretan nahastuta zegoen beti eta agintariek Plentziara herbesteratu zuten.
Madariagak espetxe ugari ezagutu zituen, Valladolidekoa, Cartagenakoa, Ceutakoa eta Melillakoa, adibidez. Melillatik ihes egitea lortu zuen, baina hala ere, mairu batek harrapatu eta esklabu bezala saldu zuen. "Patakonek" bere askatasuna erosteko eskatu omen zion Melillan zegoen militar euskaldun bati, baina militarrak ezetz esan zion. Afrikan mairu baten artaldearekin artzain ibili ondoren, dirudienez, han bertan hil zen.
"Patakon"-ek 1825ean egin zuen lapurretarik entzutetsuena Araban, Kexanan. "Patakon", bere anaia eta beste hiru lagun bertako ostatu batera joan, kontrabandistak zirela esan eta herrian poliziarik ote zegoen galdetu zuten. Ostalariek poliziarik ez zegoela esan ondoren, trabukoak atera eta dirua, jantziak, oinetakoak, oihalak... lapurtu zituzten. Etxekoak soka batekin lotu eta alde egin zuten. Etxeko emakumeak lapurrak San Juan egunean Kexanako merkatuan ikusi zituela esan zion poliziari eta are gehiago, Larrabetzukoak zirela. Salaketa egin ondoren, hurrengo egunetan hainbat talde ibili ziren lapurren atzetik eta azkenik, harrapatu egin zituzten.
"Patakon" bezalako beste bidelapur asko ibili zen Euskal Herrian. Herriaren ahozko tradizioan, "lapur onak" ziren, aberatsen kontra eta justizia sozialaren alde egiten zutenak. Lapur on hauetako batzuk karlista buruak izan ziren, geroan piztutako gerran. Andaluzian "Tempranillo" bezala, Euskal Herrian ere baditugu lapur mitikoak, Patakon, esaterako.