Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Mobland'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Mobland' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-mobland/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-11-26 164905.png
2025/11/27

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Mobland'

‘MOBLAND’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Guy Ritchie
10 atal
SkyShowtime

Londresen drogen trafikoa kontrolatzeko borrokan ari diren bi familien arteko liskarrak piztuko du kontakizun nagusiaren motorra. Ikusleak sakonki ezagutuko duena, eta bietatik protagonismo gehien norbereganatuko duena, Harrigan familia izango da. Mafiari buruzko fikzio klasikoetatik aldentzen saiatu da Mobland. Ohiko kontakizunek krimen antolatuaren erromantizazioa egiten duten bitartean, telesail honek eguneroko negozio zikinak eta indarkeria esplizitua erakusten ditu. Zentzu horretan ez da 70eko hamarkadako mafia giroko kontakizunetatik edaten duen proposamena; ukitu garaikideagoa eta umore beltz apur bat du, eta zenbait unetan Guy Ritchiren estetika bereziaz blaitua dago. Argi-itzalez josia, baina lehen mailako entretenimendu duinaren eredu. Sofan eroso eseri eta bizpahiru egunetan gozamenerako bidelagun ezin hobea bihurtuko da.

Onena: Aktoreak.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Gangs of London (Gareth Evans, 2020-2025).