RUPER ORDORIKAK EUSKARAZKO DISKO ONENAREN GARAIKURRA LORTU DU MIN SARIETAN

RUPER ORDORIKAK EUSKARAZKO DISKO ONENAREN GARAIKURRA LORTU DU MIN SARIETAN Ruper Ordorikak iaz argitaratutako "Bakarka" diskoagatik euskarazko disko onenaren Etxepare saria jaso du Espainiako MIN Premios de la Música Independiente sarien barruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ruper-ordorikak-euskarazko-disko-onenaren-garaikurra-lortu-du-min-sarietan/@@download/image/Ruper-Ordorika-MIN-saria-1008x1024.jpeg
2019/03/14
albiste-laburra
Ruper Ordorikak iaz argitaratutako "Bakarka" diskoagatik euskarazko disko onenaren Etxepare saria jaso du Espainiako MIN Premios de la Música Independiente sarien barruan.
RUPER ORDORIKAK EUSKARAZKO DISKO ONENAREN GARAIKURRA LORTU DU MIN SARIETAN

Madrilen, Circo Price antzokian ospatu zen sari banaketa eta bertan jaso zuen garaikurra. Bidaia probestuz, atzo goizean Madrilgo Universidad Complutensen kontzertua eman zuen eta bere garaipena borobiltzeko Círculo de Bellas Artes antzokian ere kontzertua iragarri du bihar, martxoak 15.

Hainbat euskal talde zeuden izendatuak sari hau eskuratzeko hautagai moduan, baina finalera, Ordorikarekin batera, talde hauek iritsi dira: Txertaketa (Broken Brothers Brass Band), Azken indioak (Gatibu), Dena oskol (Izaki Gardenak) eta Ultravioleta (Revolta Permanent). Zorionak Ruperri eta baita beste hautagai guztiei ere!