"Gure mandamentuak"

Urtero agertzen da talde bat dena jaten duena; kontzertu mordoa ematen duen talde bat, udako emanaldietan (diru apur bat ematen duten horiek) nagusi agertzen dena. Aurten, talde hori Brigada Criminal izan da. Gor-ek atera du Lazkaoko talde honen bakarkako lehen diskoa (iaz, Stupenda Jones taldearekin batera, bilduma plazaratu zuten). Disko honetan punka eta rocka dira nagusi, hardcore melodiko pixka batekin, eta hitz zorrotz eta ilunekin. Hamabi abesti biltzen ditu, tartean Frenopatiks-en bertsio bat. Soinu aldetik ere, chapeau. Zuzenean mundialak.