"Barikun"

Meritua dute bizkaitar hauek, eta aitortu behar zaie, gainera. Euskal Herria ez da Kalifornia, eta horrexegatik, akaso, Elantxobe eta Ibarrangeluko boskote honi berehala bizkarreratu zieten etiketa okerra: beren lehen diskoa kaleratu bezain pronto, Beach Boys moduko batzuk ote ziren zabaldu zen. Ez da halakorik, ordea: Uski´s-ek surf ukituko rock´n´rolla egiten du, generoak berezko duen ukitu hedonista bere eginez. Baina, kasu: 60ko hamarkadadako rock´n´rollaz ari gara, ahots melodien eta koruen nagusitasunaz, dibertimendu hutsez eta bizkaeraz. Gezurra dirudien arren, hemen berritzailea da hori.