Pythondarren xelebrekeriak

Terry Jonesek Monthy Pythoneko taldekideak izango ditu lagun zuzenduko duen film berrian. Absolutely Anything izango du izenburu filmak, eta Simon Pegg eta Kate Beckinsale izango ditu protagonista. Imajinatzen dituen gauzak errealitate bihurtzeko gaitasuna duen irakasle bat izango da Pegg. Hain zuzen ere, botere hori Monthy Pythoneko kideek osatuko duten estralurtar taldeak emango dio. Eta hori gutxi balitz, protagonistak hitz egiten duen txakur bat izango du, eta Robin Williamsek jarriko dio ahotsa!