"Pushing Daisies" telesaila koronabirusaren garaian maitasunaren gidaliburu nahi gabekoa da

Horrek batzuetan agian istorioa lasaitasunez jarraitzea eragotzi liezazuke. Nahaste obsesibo konpultsibo berri bat jaio al da? Horren aurrean irtenbidea Pushing Daisies telesaila da: istorio erromantiko honetan bi protagonistek ezin dute sekula elkar ukitu. Egokia, ezta?
Lee Pace aktorea Ned gozogilean bihurtzen da, baina ez da gozogile soila, izan ere, hildakoak ukitzearekin bakarrik hauek berpiztu ditzake eta berriz ukitzearekin betiereko lora itzularazi. Premisa horrekin misterio bitxiak argitzen joan beharko du detektibe pribatu baten laguntzarekin (Chi McBride). Hauei irtenbidea bilatzeko hildako pertsonak berpiztuko ditut Ned-ek galdera batzuk egiteko eta ondoren berriz ere hil egingo ditu minutu bateko muga tartean. Izan ere, denbora gehiagoz bizirik badaude, eurengandik hurbil dagoen norbait hiltzen da. Istorio gozo bezain morboso honen oinarrian ordea, maitasun harreman bat ezkutatzen da. Lehen atalean bere haurtzaroko maitasuna izandakoa berpiztu behar du, Chuck (Anna Friel). Berpiztu ondoren ez da gai berriz ere hura hiltzeko, nahiz eta minutua aspaldi igaroa izan. Ondore, irudikatuko duzuen moduan Chuck Ned-ez maitemintzen da, baina hauek ezin dute elkar sekula ukitu, neska hil egingo bailitzateke, oraingoan betirako.
Bi denboralditan zehar, Pushing Daisies-ek modu burutsuan erakusten digu nola mantendu daitekeen maitasun harreman bat elkar ukitu gabe. Lehen atalean jada, tximu itxurako estatuen inguruan dabiltza eszena batean, elkar muxuka ari balira bezala, segurtasun distantzia mantentzen duten bitartean. Beranduago, eskuetatik heltzen dira plastikozko eskularruak jantzitan, horma batek banatzen ditu beraien bi oheak lotarakoan edota erlezain jantziak jantzitan dantzatzen dute elkarrekin. Telesaileko momenturik gogoangarrienean Chuck-ek plastiko gardenezko orri bat ezartzen dio aurpegian Ned-i berau muxukatu ahal izateko.
Telesail honek, egun bizi dugun egoeragatik sortzen diren hainbat galderei erantzuna ematen die: nola erakutsi norbaitenganako ardura besteari min eman gabe? Nola mantendu intimitatea distantzian?
Gai hauek sentsibilitate arraro batekin tratatzen dira telesailean. Estetika ere oso koloretsua da, oso pertsonala. Istorio hau Bryan Fuller zuzendariari eta sortzaileari IHESA diagnostikatu ondoren sortu zen: Babesik gabeko sexua heriotzaren sinonimoa izan da urte luzeetan; eta beti egon da homosexualitatearen metafora interesgarria Pushing Daisies-en atzean. Fuller-ek sortu zuen unibertso honetan, harreman heterosexualak edukitzea bezalako gauza ohikoak hil egin zaitzakete.
Fuller-ek debeku horiek hartu eta bizipozez beteta dagoen telesaila sortu zuen. Fikzio honek, istorioan aurrera egiteko aitzakia bezala hilketak, kutsatzeko beldurra eta maite duzun hori hiltzeko ikara bizia ditu oinarri, eta baita pastelak egitea ere. Horrela, nahi gabe, gaur egungo antsietate eta egoera berezietara ederki egokitzen den telesaila da. Fuller nolabait etorkizuna aurreikusteko gai izan zen.