[SEXUMATOIA] ANDER ROVIRA: “Rosaliaren posterra izan nuen gelako atean jarrita”
Fikziozko zer pertsonaia iruditzen zaizu sexya?
Txikitan Berebiziko Espioiak telesaileko Clover pertsonaiaz maiteminduta nengoen.
Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Aitari Rosaliaren LP bat oparitu nion behin, eta barruan haren posterra zegoen. Denbora luzez atearen atzean jarrita izan nuen, ez jarraitzaile sutsua izan naizelako, estetikoki polita iruditzen zitzaidalako baizik.
Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Ez dut ondo gogoratzen, baina Bilbao Arenako kanpoaldean izan zen, eta musua… bueno, lehen musuak ez dira…
Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
Zaila da filmekin edo telesailekin bero jartzea. Hala ere, Emma Watson agertzen den edozein pelikulak poztu egiten nau beti.

Joango zinateke zita batera itsu-itsuan?
Bai, probatzearren…
Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
Besteari berba egiten ez uztea. Espazioa eman behar da, alegia.
Zer da lehen begiratuan berehala erakartzen zaituena?
Ezpainak.
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Trikimailurik ez, baina nik uste dut gehienetan begiradak asko esaten duela. Ez dakit, nahiko motza naiz horretan.
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Interesaren arabera.
Aplikaziorik edota sare sozialik erabili al duzu ligatzeko?
Ez, baina gaur egun sare sozialek izan dezakete halako kutsua… Nori ez dio noizbait suren batek ihes egin?
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenik bidaltzen duzu ligatzeko?
Oso gutxitan erabili izan ditut DMak ligatzeko, normalean bideo leloak bidaltzeko erabiltzen dut.
Zer pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko ‘sex symbol’-a?
Uste dut sex symbol-aren kontua zaila dela, hala ere euskal gama nahiko ona da. Pare bat esatearren, Loreto Mauleon eta Hofe.
Zein famaturi bidaliko zenioke mezu zuzena?
Meryl Streepi, ea nirekin lan egin nahi duen galdetzeko. Edo akaso lehendakariari, gazteen egoerari buruz berba egiteko.
Zure lanbideak laguntzen al dizu ligatzen?
Ez, azkenean lanbidea profesionaltasunetik hartu behar da. Hala ere, egia da ohiko lanetan baino jende gehiago ezagutzen duzula. Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Lehendabizi, Zesar entsalada; bigarrenik, nire plater izarra, solomoa gaztarekin, eta postrean, ni neu, kar-kar-kar. Broma da; tiramisua. Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko? Eta txarrena?
Nori ez diote esan “zu zeu izan, beste guztia atzetik dator”?.
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Ez, galtzerdirik gabe, agian?
Gorputzeko zer atal ukitzea duzu gustuko?
Egoeraren arabera, baina adibidez ilea ukitzea oso gustuko dut.
Zein da etxean sexurako txokorik onena?
Ohea.
Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Behin neska batekin geratu nintzen zinemara joateko eta pelikula ikusi ostean, ez nekien nola esan etxera joan nahi nuela. Bururatu zitzaidan gauza bakarra hauxe izan zen: “Etxera joan behar dut amari makarroiak egitera”.
Kalabazak emateko edo jasotzeko modurik originalena?
Hori zaila da… baina hau: 
Inoiz egin duzu txortan leku publiko batean?
Ez.
Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Nire ustez ez da lekua, baizik eta norekin egiten duzun eta bien artean konexioa izatea.
Zer ez zenuke sekula probatuko?
Ezin da esan inoiz egingo ez dugunik, baina gauza eskatologikoekin harremana duen edozer. Ez, eskerrik asko.
