Protesta irudimentsua

Seulen protesta egin dute Asanblea Nazionaleko kide batzuek. Ez dute, ordea, manifestaziorik edo elkarretaratzerik egin. Chung Unchan lehen ministroarekin ados ez daudela azaltzeko kaskamotz geratu dira parlamentuaren aurrean oposizioko zenbait ordezkari. Hasieran, Sejong hirira eramatekoak ziren ministerio batzuk, Hego Koreako hiriburuan bizi diren 10 milioi biztanleei arnasa emateko. Seulgo gobernua baina, iritzia aldatu, eta ministerioak bere horretan uztearen alde agertu da. Sejongen Zientziaren eta Hezkuntzaren Hiria egin nahi dute orain. Gobernuaren norabide aldaketak oposizioa sutu egin du, eta baita irudimena azaleratu ere.