Proiektu gehiegi

AHT, errepideak, zentral termikoak, urtegiak
Natura kalte dezaketen egitasmo anitz egitekoak dira Euskal Herrian datozen urteetan. GAZTETXULOn proiektuotako zenbaiti gainbegira eman diegu, Alberto Frias abokatu eta Eguzki talde ekologistako kide arabarraren laguntzarekin.
1- Abiadura Handiko Trena
AHT Europa osoari begira prestatutako egitasmoa da. Gaur egun Hendaiaraino iristen da, baina gerora, Hendaia, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu. Proiektuaren hainbat xehetasun argitzeke daude oraindik: behin betiko ibilbidea, trenak hartuko duen abiadura, zamak garraiatu edota bidaiariak eramango ote dituen... Lurraldearen orografia dela eta, trenbidea eraikitzeko, tunel ugari egin eta beraz, lur tona asko mugitu beharko dira.
Alberto Friasek dioenez, bestelako ondorioak ere izanen ditu. Hona hemen haietako batzuk: "lur asko mugitu beharko denez, trenbidea lurrazpiko urentzat oztopo izango da. Beraz, ur horiek, bidea mozten bazaie, beste nonbait agertuko dira. Kutsadura akustikoa ere kontuan hartu behar da. Pentsa nolako zarata egin dezakeen 300 bat kilometroko abiaduran doan hainbeste tonatako tramankulu batek! Eta ez dugu ahaztu behar AHTk hiriburuak lotu baina herriak bazterrean utzi nahi dituela".
2- Eibar-Gasteiz autopista
Errepide honek Deba Garaia zeharkatuko du eta Araban barrena sartuko da. Friasek proiektuaren ondorioetatik bi nabarmendu ditu. Batetik, Deba Garaiko gizartean bizi kalitatea jaitsi egingo da: "bailara honetan, espazio txiki batean, jende asko bizi da, herri eta industria ugari daude. Horrexegatik, eta baita orografiarengatik ere, autopistak tuneletatik eta biaduktoetatik joan beharko du derrigorrez. Hortaz, ikuste-inpaktua oso handia izango da. Horrez gain, lur asko mugitu beharko da, zarata sortuko du Eta kontrakoa iruditu arren, nazioarteko garraioak erabiliko du, ez bertako jendeak". Bestetik, Araban, errepidea eta AHT parez-pare joango dira: "behin Araban sartuta, errepidea eta trenbidea hiru alditan gurutzatuko dira".
3- Pirinioko autopista
Akitaniako Kontseiluak eta Nafarroako Gobernuak Pirinioko autopista egiteko sei bat ibilbide aurkeztu dituzte. Orain arte, ordea, ez da inongo erabakirik hartu. Proposamenotako batzuek, hala ere, autopista Baztan aldean egitea nahi dute, beste batzuek Luzaide inguruan eta gainerakoek, Aldude-Baigorrin. Inguruotako hainbat herritarrek eta erakundek, Lapurdikoek eta Nafarroa Garaia eta Beherakoek alegia, Leia elkartea sortu dute egitasmoa aztertzeko. Leiaren arabera, autopistak ez lieke bertako herritarrei onurarik ekarriko. Bestalde, Eguzkiko kide arabarrak dioenez, "badakigu denok zer den Pirinioa: Euskal Herriko ibai anitzen sorburua han dago, bioaniztasun handia dago, artzaintza Hori guztia kaltetu egingo luke errepideak".
4- Boroako Zentral Termikoa
Eusko Jaurlaritzak gas konbinatu zentral termikoa ipintzeko asmoa du Zornotzako Boroa auzoan. Ez da Euskal Herrian eraiki nahi den zentral termiko bakarra, beste lau daude eta (Muskiz, Castejon eta "Bizkaiko Badia" egitasmoko biak, Bilboko superportuan). Zornotzako zentralak, Castejongoak bezala, gasa erabiliko luke erregai gisa energia sortzeko. Gaur egun, Santurtziko zentral termikoak ikatza erabiltzen du eta Pasaiakoak, fueloila. Alberto Friasen esanetan, Boroakoa oso proiektu handia da, "ia-ia zentral nuklear batek adina energia sortuko bailuke". Talde ekologistako kideak dionez, "zentralak CO2 isuriko luke, gas kutsakorra. Isurketa horiekin, eta Zornotzako ezaugarriak kontuan hartuta, inguru horretako klima berotu, tenperaturak zenbait gradu gora egin eta mikroklima bat sor liteke".
5- Castejongo Zentral Termikoa
Zornotzan ezezik, Castejonen ere zentral termikoa egiteko proiektuak hautsak harrotu ditu. "Nafarroako Gobernuak nolabaiteko konpromisoa zuen herrialdearen beharrak energia berriztagarri bidez asetzeko: ur jauziak, energia eolikoa, biomasa Orain, berriz, Castejongo egitasmoarekin, hori dena pikutara bidali du", dio Friasek.
6- Muskizeko Zentral Termikoa
Muskizeko zentralean, gasaz gain, coke-a erabiliko litzateke, hau da, petrolioaren hondarra. "Muskiz inguru horretan Petronor kimika industria dago eta coke-a handik eskuratuko lukete. Muskizeko zentralaren eraginaz jabetzeko, aurrena ingurunearen egoera aztertu behar da. Esan bezala, Petronor bertan dago. Handik gertu, "Bizkaiko Badia" proiektua egin nahi dute. Eta ingurune hori, Ezker Ibarra, dagoeneko Euskal Herriko kutsatuenetakoa da".
7- Itoizko urtegia
Euskal Herrian gaur egun hamahiru urtegi proiektu daude mahai gainean. Handiena eta ezagunena, zalantzarik gabe, Itoizkoa da. Urtegiak izan ditzakeen ondorioak aski ezagunak dira: Agoitz eta inguruko herriak Piriniotik isola litzake, hainbat animalia eta landare espezie gal litezke, mendi mazelak erori edo harresian pitzadurak sortu eta sekulako triskantza gerta liteke
8- Erbiko urtegia
Amurrio eta Artziniega arteko eremua ederra da eta artzaintzak garrantzi handia du. Bertan, Erbin, urtegi handi bat eraikitzeko asmoa dago, Itoizkoaren ondoren, bigarrena. Alberto Friasek azaldu duenez, "Erbiko urtegia biltegi baino ez da izango. Hau da, ura hartu eta gorde egingo du, lehorte garaian hornidura arazorik izan ez dadin. Ez du zuzeneko erabilpenik izango. Beraz, tamainarengatik eta eman nahi zaion erabilerarengatik, ez dut uste justifika daitekeenik".
9- Pasaiako superportua
Jaizkibelgo itsaslabarretan porlana bota eta itsasontzientzako portua egiteko asmoa dago. Itsasontziek utzitako zama, ordea, ez litzateke han bertan gordeko. "Jaizkibelen barrena, Lezo aldera, tunela egingo litzateke. Tunela Lezo eta Orereta artean eraikuntzarik ez duen lursail bakarreraino joango litzateke eta zamak han bertan utziko lirateke. Toki horretan edukiontziak, garabiak eta bestelakoak jarriko lirateke".
10- Baiona-Donostia eurohiria
Alberto Frias Eguzkiko kidea oso kritikoa da eurohiri egitasmoarekin: "megapolis bat egin nahi dute han dauden herri eta hirien gainean". Besteak beste, bi salaketa egin ditu ekologista arabarrak. Batetik, eurohiri proiektuak nekazaritzak eta abeltzaintzak, hau da lehen sektoreak, hartutako lursailak "hutsunetzat" jotzen ditu eta beraz, "bete beharrekoak" dira: "lehen sektorea galdu egingo da inguru honetan". Bestetik, eurohiriak makroproiektu ugari aurreikusi ditu: Hondarribiko aireportua zabaltzea edo bestela, Mugerren beste bat egitea, AHT, Donostiako hirugarren saihesbidea edo Pasaiako superportua, besteak beste.