Portsmouth

Portsmouth https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
albiste-laburra
Portsmouth
Ezaguna da ferrien helmuga izateagatik, baina bada bere uretan azpimarragarria den bestelako aurkikuntzarik, esate baterako, Spitbank Fort izeneko eraikina. 1859an eraiki zuten defentsa militarrerako itsas gotorleku izateko. Gaur egun, aldiz, luxuzko hotela da. Egunerokotik urrundu eta egonaldi lasaiak egiteko aproposa da, baina horretaz gain, enpresa bilera garrantzitsuak egiteko zein ezkontzak ospatzeko ere maiz erabiltzen da, eta tarteka, baita filmak zein musika bideoak errodatzeko ere. Eraiki zuten garaiko armak eta bestelako gerra objektuak topatu daitezkeen arren, hotelak ez du erosotasunerako detailerik falta.