Poimo, motxilan eraman dezakezun moto puzgarria

Milenialei eta Zeta belaunaldikoei aldaketa honetara ohitzea errazagoa egingo zaie aurreko belaunaldiei baino, adituen ustez. Izan ere, belaunaldi hauetako askok jada ez dute gidabaimenik ateratzeko saiakerarik ere egiten eta nahiago dutela bizikleta, motorra edo patinetea erabili. Edo noski, garraio publikoa.
Hori kontuan hartuta sortzen de Poimo proiektua: bizikleta elektriko baten prototipo bat edo moto puzgarri bat. Tokioko Unibertsitateak garatu du Mercari r4D erakundearekin batera.
Poimo (bere izena Portable and Inflatable Mobility) azken kilometrotako ibilbideak egiteko pentsatua dago, hau da, metro paradatik gure helmugaraino adibidez. Izan ere, egun desplazamendu mota hauek Tokioko hiriko desplazamenduan %60 dira, eta trafikoaren pilaketaren eta berotegi efektuaren errudunetako batzuk.
Poimo, tolesgarria da, eta beharrezkoa da haizatzea erabili ahal izateko. Behin haizatuta bere gainean jarri eta ibiltzeko prest dago. Motor puzgarriaren osagai zurrunak (horien artean daude lau gurpilak, eskulekuak, motorra eta bateria) 5,5 kilo baino gehiago pisatzera ez dira iristen, eta hori dela eta, garraiatzeko erraza da poltsa edo motxila batean. Bere sortzaileek ziurtatzen dute datozen diseinuak oraindik eta arinagoak izango direla.
Gainera, baieztatzen dute Poimo-ren egitura arinak segurtasun estra bat dakarrela oinezkoentzat istripu baten aurrean. Dragoi Bola animeko auto kapsulak gogorarazten dituzte moto hauek pertsonen eta mugikortasunaren artean harreman berri bat ekarri lezakete. Laster ikusiko ote ditugu gure kaleetan?