Parazetamolaren espero gabeko albo-ondorioak nortasunean

Urte luzeetan zehar parazetamolaren albo-ondorio posibleen anekdotek ez dute oinarririk izan sendagai honekin lotutako kalteak izan dituzten pazienteen erregistroak pilatzen joan diren arte: “Jokabide alderraia eta etsaitasunezkoa” diote horietako batzuk.
Momentu horretatik aurrera, Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaile taldeak estatina osagaia zuten sendagaiak hartu ondoren nortasunean aldaketak izan zituzten pazienteak aztertzen hasi ziren. Estatina kolesterola sortzen duen entzima inhibitzen duen substantzia da eta parazetamola bezalako ohiko sendagaietan azaltzen da.
Zerrenda zinez da kezkagarria da, izan ere, parazetamola bezalako antihistaminikoei antidepresiboak eta asma kontrolatzeko sendagaiak gehitu behar baitzaizkie. Ohiko sendagai hauek substantzia psikodelikoek baino eragin handiagoak izan ditzakete.
Ikerketa ezberdinetan frogatu zen estatinak eta parazeamolak albo-ondorioak dakartzala garuneko zenbait gunetan, aldaketa garrantzitsuak sortuz. Parazetamolaren kasuan, enpatia positiboa sentitzeko gaitasuna gutxitzen joaten da tratamendua denboran luzatzen baldin bada.
Estatinei dagokionez, serotoninaren gehitzea sortzen dutela frogatu da. Serotoninak gure gogo aldartea erregulatzen du oldarkortasun eta suminkortasun mailak aldatuz. Parazetamolaren eta beste sendagai hauen efektuen artean oldarkortasuna, enpatiaren gutxitzea eta amorru edo antsietate zantzuak daude. Oro har, aldaketak sotilak dira, baina badira aldaketa larriagoak esperimentatu dituzten pazienteak.
Mundu mailako osasunean duen eragina
Sendagaiak inoiz bainoa gehiago ari dira ezbaian jartzen espezialisten artean. Dituzten osagai kimikoek ondoezak arindu ditzakete momentuan, baina epe luzera begira benetako arazo bilaka litezke.
Oro har, mundu mailan sendagai gehiegi hartzen dira edozerengatik eta parazetamolaren albo-ondorioak dira horren froga nagusia. Estatu Batuetan bakarrik 49.000 tona parazetamol saltzen dira urtean. Eta joera ez da geldituko, izan ere munduko biztanleria zahartzen ari da eta sendagaien kontsumoa haziz joango da.
Alta, botikak hartzea ez da txarra bere horretan, baina informatuz, kontuan izan behar baitira sendagai bakoitzak izan ditzakeen albo-kalteak. Espezialisten ardura da osasuna eta arriskuen ezabatzearen arteko oreka bermatzea. Informazioa guztion eskura dago.