P2P: Elkartrukerako

Gaurkoan, P2P ("Peer to peer") sareei buruz hitz egingo dugu. Internet erabiltzaileen artean, iritzi kontrajarriak daude fitxategiak trukatu ahal izateko programa hauei buruz.
Programa hauen bitartez, jendeak fitxategiak truka ditzake interneten. Hasieran musika trukatzen zen gehienbat. Gaur egun, aldiz, sare hauetan programak, jokoak, filmak eta abar truka daitezke.
Sare hauetan aritzeko, programa-bezero delakoak erabiltzen dira. Sare bakoitzean programa bat edo gehiago egon daiteke, eta hain zuzen, programa horietako batzuek hainbat sare erabiltzeko aukera ematen dute. Normalean, aipatutako programa horien bitartez, erraz topa dezakegu bilatzen ari garen fitxategia.
Emule programa da gaur egun erabilienetakoa: Honek eDonkey 2000 sarea du oinarri. Normalean, programa honen bitartez, erraz topatuko duzu behar duzun fitxategia. Baina kasu batzuetan, egun batzuk behar izaten dira dena jaitsi ahal izateko, zatika jaisten baititu fitxategiak. Euskarazko bertsioa ere badago (dohainik, noski). Hemen aurki dezakezue: http://softkat.ueu.org
KaZaA Lite K-k, www.kazaalite.tk, FastTrack izeneko elkartruke sareaz baliatzen da, eta hau ere jende askok erabiltzen du. Gauza ugari aurki daitezke bertan, eta fitxategiak jaisteko nahiko programa azkarra da.
BitTorrent-ek, http://bt.degreez.net, BitTorrent izeneko sare propioa erabiltzen du. Arestian aipatutako bi programen lehiakide aparta da, nahiz eta bertan fitxategi gutxiago topa daitezkeen (gero eta gehiago, hala ere). Oso azkar jaisten dira fitxategiak.
SoulSeek-ek, www.slsknet.org, SoulSeek izeneko sare propioa erabiltzen du bilaketetarako. Musika fitxategiak aurkitzeko bereziki ona da.
Shareaza, www.shareaza.com, guneak fitxategiak aurkitzeko hainbat sare erabiltzen ditu, eDonkey2000, Gnutella, Gnutella2 eta BitTorrent, besteak beste. Sare ugari erabiltzen dituenez, oso emaitza onak ematen ditu bilaketetan.
KCeasy, www.kceasy.com, FastTrack, Gnutella eta OpenFT sareez baliatzen da. Erabiltzeko programa erraza da, eta gainera, Software Librea da. Programa bakarraz sare bat baino uztartu nahi dituenarentzat, erabat gomendagarria da.
Hauek dira P2P programetako batzuk. Dena den, askoz gehiago daude aukeran. Programa hauek fitxategien trukea asko errazten dute, baina, azken batean, gure esku dago programa hauen bitartez zer jaitsi erabakitzea. Kontuz ibili behar da, kasu askotan programek birusa eduki baitezakete. Hori dela eta, eguneratutako antibirusa edukitzea komeni da.
Birusak direla eta, hona hemen datu esanguratsu bat: TruSecure enpresak egindako azterketa baten arabera, KaZaAren programaren bitartez trukatutako fitxategien %45ek birusa dakarte. Beraz, erne ibili zaitezte, bestela...
Gurekin harremanean jartzeko:
juliuska@euskalerria.org
www.flashget.com/fgf165.exe programaren bitartez, fitxategiak azkarrago jaitsi ahal izango dituzu. Programak zatitxotan banatzen du aukeratutako artxibategia, eta zatitxo bakoitza jaisten hasten da. Amaieran, zati guztiak batu ondoren, fitxategi osoa eskuratu ahal da. Sistema honek abantaila asko ditu. Batetik, fitxategiak azkarrago jaitsi daitezke. Bestetik, arazoren bat gertatuz gero, fitxategi osoa ez da galtzen, jaitsitakoa behintzat gorde daitekeelako. Programak 30 hizkuntza onartzen ditu, horien artean, euskara.
http://eu.wikipedia.org/wiki
Guztion artean guztiontzako egindako entziklopedia librea. Zuk ere zure zatitxoa osatu dezakezu, ondoren guztiok erabili ahal izateko. Euskarazko atalean 2.370 bat artikulu daude, zeurea falta da.

Treba zaitez

Ezinbestekoak