Orbainak apaingarri

Gizakiak beti izan du gorputza apaintzeko ohitura. Makillaje eta pitxiez gain, gorputz eraldaketa ere erabili da mendeetan zehar: piercing-ak, tatuajeak
Gaur egun, eskarifikazioak daude modan, hau da, gorputzean egindako orbainak.
Gaur egun erruz aurki ditzakegu tatuajeak edota piercingak egiteko dendak. Baina badira gorputza eraldatzeko hain ezagunak ez diren teknikak, esaterako, eskarifikazioak izenekoak.
Horrelakoetan ohi bezala, ingelesetik datorkigu hitza (scar), eta orbainak dira gakoa. Hau da, zauriak egiten dira gorputzean, gero azalean orbaina gelditzeko. Dena dela, oro har, eskarifikazioak ez dira soilik apaintzeko egiten.
Moda berria dirudien arren, aspaldi-aspaldiko ohitura da. Afrika eta Australiako tribu askotan gorputza markatzeko ohitura dago: batzuetan errito baten osagai gisa eta besteetan, gorputza apaintzeko. Afrika beltzean, adibidez, tatuajeak egin beharrean, eskarifikazioak egiten dira, azal ilunetan ez baita tatuajeen tinta ikusten.
Eskarifikazioa mendebaldera zabaldu da, baina oraindik ere gutxi dira zaleak. Arrazoi desberdinak ditu jendeak azalean seinaleak egiteko. Batzuetan, nork bere burua besteengandik bereizteko, eta, besteetan, talde jakin baten partaide izatearen ikur gisa. Horrez gain, erritu sadomasokistetan ere egiten dira eskarifikazioak.
Moztu edo xakitu
Eskarifikazio mota desberdinak daude, baina bi dira arruntenak: moztea (cutting) eta xakitzea (branding). Lehenengoan, larru azala moztuz egiten da zauria: zauria osatzean, orbaina geratzen da, tatuajea balitz bezala, baina tintarik gabea. Bigarrenean, berriz, altzairu beroa erabiltzen da azala erretzeko.
Larru azala mozteko, esterilizatutako bisturiak erabili ohi dira, baina baita beste tresna batzuk ere, tintarik gabeko tatuaje makina, adibidez. Beste batzuetan, berriz, bisturiaz egindako zaurian, tatuaje tinta isurtzen da, orbainari kolorea emateko.
Xakitzeko ere bi era daude. Zaharrena eta arruntena, abereekin erabiltzen den bera; hau da, metalezko plakari forma jakin bat ematen zaio, eta berotutakoan, azalean jartzen da zati hori erretzeko.
Duela pare bat urtetik, hala ere, beste sistema bat erabiltzen ari da hainbat tokitan: gori-gori dagoen arkatz moduko soldagailu batez, marrazkia puntuz-puntu egitea.
Segurtasun neurriak
Piercing-etan eta tatuajeetan bezala, honetan ere garrantzitsua da eskarifikazioa aditu batek egitea, arriskutsua izan baitaiteke nork bere etxean egitea.
Beraz, eskarifikazio bat egin nahi izanez gero, espezializatutako dendetara jo behar da, bertan baitituzte tresna egokiak eta esterilizazio sistemak.
Gehienetan, eskarifikazioak egiten dituzten lekuetan tatuajeak edo piercingak ere egiten dituzte. Baina, noski, eskarifikazioak gutxi zabaldu direnez, tatuaje eta piercing denda gutxi batzuetan besterik ez dira egiten. Hau da, Euskal Herrian, piercing egile asko daude, baina ia ez dago eskarifikazio egilerik.
GAZTETXULOk, hala ere, eskarifikaziogile bat aurkitu du Bilbon. Marionak esperientzia eta prestakuntza luzea du piercingak egiten. Gaur egun, Bilboko Ozono dendan, piercingak egiten ditu, baina noizbait eskarifikazioren bat egin izan du. Aldizkari espezializatuen bidez izan zuen lehen aldiz eskarifikazioen berri. Ondoren, AEBtako jaialdi batean, zuzenean ikusi zuen eskarifikazio bat egiten. Baita Bilboko kontzertu batean ere. Pixkanaka gaian murgildu zen eta duela bost urtetik horrelakoak egin ditu bere dendan.
Eskarifikazioak, beraz, iritsi dira gurera. Noraino zabalduko da apaintzeko sistema hau? Batek daki.