Ikerketa baten arabera onddo psikodelikoak giza kontzientziaren garapenean gakoa izan omen ziren

Ikerketa baten arabera onddo psikodelikoak giza kontzientziaren garapenean gakoa izan omen ziren Ikerketa berri batek iradokitzen duenaren arabera psilocibina onddoak rol esanguratsua izan dute giza kontzientziaren eboluzioan, euren eragin neurologiko eta psikologikoengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onddo-psikodelikoak-giza-kontzientziaren-garapenaren-gakoa-izan-omen-ziren-ikerketa-baten-arabera/@@download/image/Captura de pantalla 2024-07-17 a las 13.26.47.png
2024/07/22
Ikerketa berri batek iradokitzen duenaren arabera psilocibina onddoak rol esanguratsua izan dute giza kontzientziaren eboluzioan, euren eragin neurologiko eta psikologikoengatik.
Ikerketa baten arabera onddo psikodelikoak giza kontzientziaren garapenean gakoa izan omen ziren

Ikerketa diziplina anitzeko ikuesgi batetik burutu da. Psilocibina biologiaren, etnobotanikaren eta neurozientziaren ikuspegitik aztertua izan da. Onddoak gure espeziearen garapenean berebizikoak izan zirenaren teoria planteatzen du ikerketak.

Ikerketako autoreen arabera, onddo psikodelikoek esperientzia mistikoen katalizatzaileak izan zitezkeela aipatzen dute eta horrek eragina izan zezakeela giza kontzientziaren eboluzioan.

Gizakien eta naturaren antzinako harremana ikerketa honen gai nagusia izan da eta bertan iradokitzen da psilocibinak paper garrantzitsua jokatu ahal izan zuela giza kontzientziaren garapen goiztiarrean.

Antzinako gizakiak, basoetatik belardietara mugitzen hasi zirenean, psilocibe onddoak aurkitu ahal izan zituzten animalia ungulatuen gorotzetan. Aurkikuntza honek Terrence McKenmna-ren “simio drogatua” teoria berresten du. Bere esanetan, gizakiaren garapena substanzia psikodelikoek lagundu zuten. Autore hauen ustez ere, onddo honek garaiko gizakien ehiza eta bilketa gaitasunak hobetu zituen, baita estimulazo sexuala ere.

Horiei, psilocibinak garunaren funtzioan eta kontzientzian dituen efektuan gehitzen badiegu, giza garuna zabaldu zezakeen. Honela, gizaki hauek, euren oinarrizko pertzepzioa gainditu zuten, sorkuntza eta pentsamendu abstraktua garatuz, eta bide batez, hizkuntzaren garapen potentzialari bidea irekiz. Ikerketa, Miguel Lillo Fundazioak argitaratua izan da.