Onddo eta mikrobioekin egindako aurikularrak diseinatu dituzte plastiko eta larruaren ordezko moduan

Onddo eta mikrobioekin egindako aurikularrak diseinatu dituzte plastiko eta larruaren ordezko moduan 2017. urtean 368 milioi aurikular -ez berriztagarri- saldu ziren. Honi buelta emateko, aurikular guzti horiek ingurumenean duten eragin negatiboa murriztu nahi da laborategian sortutako material begetalekin aurikularrak sortuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onddo-eta-mikrobioekin-egindako-aurikularrak-diseinatu-dituzte-plastiko-eta-larruaren-ordezko-moduan/@@download/image/estos-son-los-primeros-auriculares-hechos-con-microbios-del-mundo.png
2020/11/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2017. urtean 368 milioi aurikular -ez berriztagarri- saldu ziren. Honi buelta emateko, aurikular guzti horiek ingurumenean duten eragin negatiboa murriztu nahi da laborategian sortutako material begetalekin aurikularrak sortuz.
Onddo eta mikrobioekin egindako aurikularrak diseinatu dituzte plastiko eta larruaren ordezko moduan

Onddo eta mikrobioak plastikoa edo larrua bezain material gogorrak sortu ditzakete, eta hauek bezain ondo funtzionatu. Hori proban jarri nahi izan dute Finlandiako zientzialari eta diseinatzaile talde batek. Honela aurikularrik jasangarrienak sortu dituzte. 

Korvaa zientzia eta diseinua uztartuta jaiotako elkarlana da, eta material biologiko berritzaileek erabiliz aurikularrak sortu dituzte. Proiektuko arduradun bat mikrobioz egindako materialei erabilera urria ematen zitzaiela ohartu zen, eta hortik tiraka hasi zen lehen pausoak ematen proiektua.

Ondoren, material hauek aurikularretan probatzea erabaki zen, hauen erabilera mundu osoan oso zabaldua dagoelako, eta gainera hainbat larru eta plastikorekin sortzen direlako. Proiektu honen helburua, material biologikoak zenbaterainoko erabilera duten frogatzea zen. 

Ikerketa honen arabera, 2017an 368 milioi aurikular saldu ziren, zeinak gehienak berriztagarriak ez diren materialekin eginak zeuden. Honek ingurumenean sekulako eragina du: tonaka plastiko, hainbat animali larru eta baita sintetikoak ere.

Honen alternatiba dira aurikular hauek. Buruan jartzen den zinta ogiak egiteko legamiarekin egina dago. Legami honek prozesu kimiko bat igarotzen du sustantzia bioplastiko batean bilakatzeko. Ondoren, sustantzia hori erabiltzen da aurikularraren hezurdura 3D inprimagailuan inprimitzeko. Honela, sustantzia gogortu egiten da. 

Aurikularrei bigungarria jartzeko onddoen proteinak eta laborategian sortutako beste zenbait material begetal erabiltzen dira, apar moduko bat sortuz. Apar begetal hori estaltzeko, onddoekin egindako ehun moduko bat erabiltzen da, larruaren antza duena. Micelio izenez ezagutzen da, eta onddoaren sustrai modukoa da. Zer iruditzen zaizue proposamen hau? Erosiko al zenituzke?