NUP, hogei urte, eta orain zer?

Duela 20 urte, 1987. urtean, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoa NUP sortzea onartu zuen. Sorrera ez zen batere erraza izan, Nafarroako indar atzerakoienek Opusen unibertsitatea babestu zutelako eta ez zutelako begi onez ikusi diru publikoz hornitutako beste unibertsitate bat sortzea Iruñean.
Sektore atzerakoiak lasaitze aldera, unibertsitate publikoa osagarria izango zela esan zuten agintariek; alegia, ez zutela Opusen unibertsitateak ematen zituen titulazioak eskainiko. Hala ere, berehala sortu zen bi unibertsitateen aldeko lehen liskar handia: biek erabili nahi zuten armarrietan Nafarroako Unibertsitatea izena. Auzitegietara jo zuten, eta urte luzetako aferaren ostean, pribatua atera zen garaile.
Behin Parlamentuak NUPen sorrera onartuta, unibertsitate berria antolatzen hasi ziren: hainbat tokitan barreiatuta zeuden eskola teknikoak batu zituzten Arrosadia inguruko campus nagusian, Saenz de Oiza arkitektoaren zuzendaritzapean. Gaur egungo errektore Pedro Burillo izan zen campus berria sortzeko taldearen presidente.
Gero eta ikasle gutxiago
2007ko Nafarroako Unibertsitate Publikoak zerikusi gutxi du hasierako proiektuarekin. NUPek ia 8.000 ikasle eta 800 irakasle inguru ditu, eta 24 titulazio eskaintzen ditu, bost fakultate edo eskolen ardurapean. Baina hogei urteko errealitate horrek ez ditu ezkutatu NUPen arazo nagusiak: unibertsitatearen beraren etorkizuna eta euskararen afera.
Inguruko gainerako unibertsitateen moduan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere Europako Batasuneko hezkuntza sistemara moldatu behar du eskaintza; Bolognako adierazpenaren irizpideekin bat eginez. Baina, aldaketa hori memento delikatu samar batean etorriko da. Batetik, UPNren presioei amore emanez, campus berria eraiki behar dutelako Tuteran gastuak handituko dira, beraz.
Bestetik, unibertsitate gehienak ikasle jaitsiera nabaritzen ari direlako, eta hori bereziki gogorra izaten ari delako NUPentzat. 1996-97 ikasturtean 9.976 ikasle zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta iazkoan, berriz, 7.409. Hau da, hamar urtetan, ikasleen %25 inguru galdu du NUPek, eta joera beheranzkoa da. Adituek arrazoi demografikoak jaiotze tasaren jaitsieraren ondorioak agerian gelditzen ari dira oraineta sozialak duela urte batzuk gazteak unibertsitatera joatea ia ezinbestekoa zen; gaur egun, ordea, ez aipatzen dituzte ikasle galera hori justifikatzeko. Baina NUPen beste faktore garrantzitsu bat dago: euskaraz ikasteko ezintasuna.
Erdaraz eta kitto
Unibertsitatea sortu aurretikoa da hizkuntzaren inguruko eztabaida. Nafar guztiek ordaindutako unibertsitatea denez, euskaraz ikasteko ikasleen eskubidea bermatu behar duela defenditu izan dute euskaltzaleek. Hasieratik, ordea, unibertsitate elebakarraren aldeko hautua egin zuten; eta euskararen gaia plangintza baten bitartez arautuko zutela esan zuten.
Errealitatea oso bestelakoa da; hogei urteotan ez dute hizkuntza plangintzarik egin. Hamaika saio izan dira, eta beste hainbeste batzorde sortu dira gaia aztertzeko eta diseinatzeko, baina benetako borondaterik ez dagoenez, arazoak bere horretan segitu du. Horrexegatik, urte hauetan guztietan hamaika borrokaldi eta mobilizazio izan dira euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko.
Beheko zikloetan gertatzen den legez, gero eta ikasle euskaldun gehiago daude NUPen. Unibertsitatearen beraren datuen arabera, ikasleen %20ak daki euskaraz, eta ikasle berrien artean %23ak. Irakasleen artean 76 dira euskaraz irakasteko gai (%9), baina soilik 46k ematen dute irakasgairen bat euskaraz.
Ikasturte honetan 55 irakasgai eskaini ditu NUPek euskaraz; 47 enborrezkoak, nahitaezkoak eta aukerakoak, eta beste zortzi hautaketa librekoak. Aurreko urteotan baino gehiago, baina oso urri.
2003. urtean agintea hartu zuenean, Pedro Burillo errektoreak euskararen inguruko plangintza egiteko batzordea osatu zuen. 2005eko udan, ordea, bertako kide guztiek dimisioa eman zuten. Horren ondotik, errektoreak berak hartu zuen plan bat prestatzeko ardura, lan hori Juan Cabases errektoreordearen esku utzita.
Berriki, Cabesesek hizkuntza plangintzaren inguruko zirriborroa ezagutarazi du, eta dagoeneko hainbat eragileri aurkeztu die. Bertan ez dute ikasketa osoak euskaraz ikasteko aukera aurreikusi gaur egun soilik Irakasle Eskolan dago aukera hori, ikasketa guztietan gutxienez ikasgai bat euskaraz ezartzea baizik. Horrez gain, hautaketa libreko ikasgaien artean eskaintza handitzea proposatu dute.
Sektore euskaltzaleek oso plan eskasa dela esan dute, eta euskararen normalizazioa ez dela bide horretatik etorriko gogorarazi dute. Besteak beste, murritza, gutxienekoen azpitik eta zehaztasunik gabekoa deritzote planari. Plan hori indarrean jartzeko, Gobernu Kontseiluak eman beharko lioke oniritzia. Kontua da apirilaren 24an errektore berria aukeratzeko hauteskundeak eginen direla, eta Pedro Burillok dagoeneko iragarri duela ez dela berriz aurkeztuko. Arazoa beste bati pasatuko dio, eta gaiak konpondu gabe segituko du.
Miguel Sanzen eta haren Gobernuaren desioetako bat errealitate bihurtu da ikasturte honen hasieran: NUPek eskaintza akademikoa Tuterara zabaldu du. Ikasturte honetan ingeniaritza eta fisioterapia eskaintzen hasi dira Erriberako hiriburuan; lehena ETI ikastetxearen egoitzan, eta bigarrena, Sofia Erregina Ospitalean. Guztira, 67 ikasle hasi dira Tuteran. Epeak eta planak betetzen badituzte, hemendik bi urtera Tuterak campusa izanen du. Hiriaren hegoaldean izanen da, eta 37.000 metro koadroko zabalera izanen du. Osotara, lan hauek 13 milioiko kostua izanen dute, eta amaitzerako NUPeko arduradunek Tuterako campusaren eskaintza zabaldu izana espero dute.

Tuterako Campusaren sorrera