Noiz partekatuko dituzte Webguneen irabaziak?

Gero eta gazte gehiago dabil etengabe sare sozialetan. Baina Gutxi batzuk baino ez dira ohartu euren ekarpenen kontura gune horien jabeek irabazten dutenaz. Etekinen inguruko polemika bolo-bolo dabil.
Mundu osoan arrakasta duten webgune gehienak ingelesez sortu dira eta, aurrera egin ahala, beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte arduradunek. Horietako asko, baina, ezer gutxi lirateke haien oinarrian edukiak sortzen dituen komunitatea egongo ez balitz.
Twitter izeneko mikromezularitza zerbitzua da horietako bat, baita Facebook sare soziala ere. Azken hau komunitateak euskaratu zuen, eta erabiltzaileen lanari esker komunika gaitezke bertan, ia osotasunean, euskaraz. Twitterrek, aldiz, berriki iragarri du aplikazioaren interfazea hainbat hizkuntzatara itzuli nahi duela, eta horretarako komunitatearen laguntza baliatu nahi duela.
Lehenengoa ez den arren, kasu honek hautsak harrotu eta eztabaida piztu du sarean. Eneko Knörr blogariak, esaterako, Twitterrentzako debalde lan egitearen aurkako idatzia argitaratu du, eta gogoeta horrek zeresana eman du.
Aipatu sare sozialak hainbestetan entzun dugun Web 2.0 delakoaren seme-alabak dira. Kontzeptu horrek informazioaren sozializazioari egiten dio erreferentzia; erabiltzaileak informazio hartzaile huts izatetik, sortzaile izatera ere pasatu baitira. Baliteke, ordea, denboraren poderioz, batzuk desengainatuta sentitzea, webgune horien atzean dauden enpresek dirua egitea beste helbururik ez dutelakoan. Gaia hemen azal dezakeguna baino askoz ere sakonagoa da, noski. Azken finean, doan eskaintzen dute oinarrizko zerbitzua, eta zilegi izan daiteke horren truke geuk sortzen ditugun edukiak etekin ekonomikoak lortzeko ustiatzea.
Galdera, hala ere, ezinbestekoa da. Pertsonek edukiak sortzen eta sarean barreiatzen dituztenez, noiz iritsiko da zerbitzu horien irabazien sozializazioa? Webgune handi hauentzat doan lan egin behar genuke? Ez al lukete zerbitzu profesional bat kontratatu behar, adibidez, euren interfazea geure hizkuntzara itzultzeko?
Enpresa handien begietara euskaldunona ez ei da merkatu interesgarria, eta oso kasu gutxitan hartzen dute lan hori bere gain. Aldiz, badirudi euskaldunontzat arras garrantzitsua dela txoko ezagun horietan ere geure lorratza uztea, geure hizkuntzak presentzia izan dezan. Helburu horrekin, Twitter euskaratzearen aldeko ekimena sortu berri da sarean. Eskaria helbide honetan egin daiteke: http://twitter.com/translate

www.loede.com galdutako objektuak, animaliak edo pertsonak bilatzeko webgunea da. Bertan, zerbaiten edo norbaiten bila dabilen erabiltzaileak diru saria eskain diezaioke aurkitzen duenari. Alderantziz ere gerta daiteke, alegia, zerbait aurkitu duenak bertan argitara dezake informazioa, bila dabilenak errazago topa dezan. Jendeak denetarik galtzen baitu, bertan ikus daitekeenez: txakurrak, ordenagailuak, motoak, argazki kamerak
Playboy aldizkariko azaroko azalean ezohiko neska bat ageri da. Ez da hezur eta haragizkoa, Matt Groeningek sortutako marrazki bizidun bat baizik: Marge Simpsom. Barruko orrialdeetan biluzik ageri da, eta bere bizitzako xehetasunak kontatu ditu elkarrizketa batean, www.tmz.com agerkariak esan duenaren arabera. Deabrua Margeren baitan, jarri diote izenburu.
www.teknopolis.elhuyar.org. Zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako euskarazko erreferente bilakatu da Elhuyar Fundazioak ekoitzi eta ETBk bere hiru kateetan eskaintzen duen Teknopolis saioa. Maider Egues kazetariak zuzendu eta aurkeztutako saioak denboraldi berria aurkeztu du, baita berritutako webgunea ere. Aurrerantzean, besteak beste, zientziaren inguruko informazioa eskaintzen duten bideoak blogetan txertatzeko eta sare sozialetan zabaltzeko aukera izango da.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

INFORMAZIO BILA