Netflixen sorrera bitxia ezagutzen duzu?

Netflixen sorrera bitxia ezagutzen duzu? 20 urte ditu, eta nagikeriak inspiratu zuen. Gehiago jakin nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/netflixen-sorrera-bitxia-ezagutzen-duzu/@@download/image/Actualidad_196992240_29979661_1024x576.jpg
2018/03/23
berria
20 urte ditu, eta nagikeriak inspiratu zuen. Gehiago jakin nahi?
Netflixen sorrera bitxia ezagutzen duzu?

Dagoeneko munduko etxe gehienetan sartu da Netflix plataforma digitala; bere arrakasta logikoa da, zeini ez zaio gustatzen telebista piztu eta iragarkirik edo kargarik itxaron gabe kalitate onenean uneko telesailak ikustea? Zalea zarela dakigunez, plataformaren inguruko hainbat bitxikeria ekarri dizkizugu!

 

Bazenekien Netflixek 20 urte dituela? Bai, 1997an jaio zen enpresa hau, streaming-a existitzen ez zenean. Noski, garai horretan Netflixen helburuak bestelakoak ziren, eta ez duzu asmatuko zeintzuk!

 

Reed Hastingsi bururatu zitzaion ideia; kontatzen duenez, Silicon Valleyn lanean zebilela, Apolo 13 filma bideoklubera bueltatzeko epea pasa zitzaion. Hastingsek ez zuen bertaraino joateko gogorik, eta korreoz bidaltzea bururatu zitzaion; hala, filmak korreoz bidaltzen zituen enpresa sortu zuen, Netflix. Nagientzat egina, sekulako arrakasta izan zuen.

 

 

Marc Randolph kidearekin batera, enpresak sekulako zabalkundea izan zuen AEBetan. Netflixek DVDak etxeetara bidaltzen zituen, eta ondoren, erabiltzaileek bueltan bidaltzen zituzten postaz. Sekulako katalogoa zuten; 1.000 izenburu, eta DVDa bueltatzeko astebeteko epe zabala. Segituan ezarri zuten harpidetzeko aukera; hala, erabiltzaile batek Star Wars-en film guztiak alokatu zitzakeen eskaera bakarrean.

 

Garai horretan, bi kideak Blockbuster bideokluben erregearekin batzen saiatu ziren, baina aurpegira barre egin zieten. Paradoxikoki, 2010ean bezerorik gabe gelditu zen Blockbuster, eta itxi egin behar izan zuen. Ordurako, Netflixek hiru urte zeramatzan streaming bidez emititzen; dagoeneko ez zuten plataforma fisikoen beharrik zabaltzen jarraitzeko.

 

 

2013an, beste apustu arriskatu bat egin zuten; beren telesail propioa ekoiztea. Hala jaio zen House Of Cards. Sekulako iraultza izan zen; handi aurrera, beste gailur batzuk gainditu dituzte, hala nola, Emmyetan eta Urrezko Globoetan sariak irabaztea. Dena den, plataformaren iraultza handiena gure etxeetan izan da; telebista ikusteko ohiturak aldatu ditu erabat.