Neowise kometa, udako fenomeno astronomikoa

Neowise kometa, udako fenomeno astronomikoa 6.000 urte igaroko dira kometa honen bisita berriro izan arte! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/neowise-kometa-udako-fenomeno-astronomikoa/@@download/image/comet-NEOWISE-Bob-King-Duluth-MN-jul11-2020-e1594639393157.jpg
2020/07/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

6.000 urte igaroko dira kometa honen bisita berriro izan arte!
Neowise kometa, udako fenomeno astronomikoa

Uztailaren 7tik egunsentian ikusi da Neowise kometa, eta gaurtik aurrera, ilunabarrez ere ikusi ahalko da, zehazki, eguzkia ezkutatu eta ordubetera. Fenomeno astronomiko hau uztailaren 31 arte ikusi ahalko da, eta ez da 6.000 urte igaro arte errepikatuko.

Neowise kometa erraz ikusi daiteke teleskopiorik gabe; zeruan topatzeko, ipar-ekialdera begiratu eta bilatu Hartz Handiaren konstelazioa; zehazki, Hartz Handiaren eta Leo konstelazioaren artean topatuko duzue. Ez badakizue konstelazioak bereizten, lasai! Mugikorrerako doako app asko daude konstelazioak topatzeko.

Kometa ez duzue mugimenduan ikusiko, baina egunero mugitzen doa. Uztailaren 22a izango da kometa hau ikusteko egunik egokiena, gertuen pasako den eguna, hain zuzen. 

URTEKO FENOMENO ASTRONOMIKOAK

Kometarekin batera, egunotan Perseidak ikusteko aukera duzue zeruan; uztaila eta abuztua bitartean, Lurraren aurka talka egiten dute 1992an pasa zen kometaren aztarnak, argi txikiak eginez. Ikusteko, ezinbestekoa da argirik gabeko gune bat topatzea, adibidez, mendian. Gau osoan zehar ikusi ditzakezue.