Naturaren trenean

Garai bateko trenbide zaharrak berritu eta egokitu ondoren, natur-bide erakargarri asko zabaldu dituzte Euskal Herri osoan. Aisialdiaz gozatzeko leku paregabeak dira.
Meatzagintzak indar handia izan du Euskal Herriko historian. XVIII. mendean, meatze-guneetan bagoi txikiak erabiltzen hasi ziren, bagoi horiek baliatuta, harrikatza eta burdina inguruko herrietara garraiatzeko. Industria-iraultza hasi zenean, industriak gero eta lehengai gehiago behar zuenez, trenbide bidezko garraio horrek garrantzi handia hartu zuen. Hala ere, industria-iraultzaren garaian eraikitako trenbide haietako asko XX. mende erdialdean itxi zituzten, eta beste batzuk, aldiz, egin ziren arren, ez zituzten inoiz erabili.
Aspaldiko zuloa, oraingo urmaela
Lan handia egin da bide horiek egokitu eta berritzeko, eta gaur egun, oinez, bizikletaz, zaldiz edo patinez egin ditzakegu horietako asko. Kontua da, natur-bide hauek primerako aukera ematen digutela gure natur eta kultur ondarea ezagutzeko. Gairera, ezinduentzat ere egokituta daude; beraz, edonor joan daiteke toki horietara. Natura (fauna eta flora) eta kultura (landa herrietako arkitektura, harrespilak, zubiak, tunelak, burdinolak, kobazuloak) primeran uztartzen dira aspaldiko trenbide hauetan.
Naturari dagokionez, aipatzekoa da, garai batean meategi izandakoak modu naturalean osatzen joan direla, eta landaretza sortu dela toki horietan. Gisa horretara, meategien ustiaketak agerian utzitako harria eta bertan errotutako zuhaitzak nagusitu dira ibilbide hauetan. Harri hori iragazgaitza da, eta leku askotan ura pilatu denez, hedadura eta sakonera handiko laku eta urmaelak sortu dira. Hona hemen, herrialdez herrialde, edozein egun eguzkitsutan bisita ditzakezun natur-bideetako batzuk. Ipar Euskal Herrian, ez dago natur-bide gisa egokitutako trenbide zaharrik.
GIPUZKOA
Arditurriko natur bidea: Oiartzun eta Pasaiako badia lotzen ditu. Meategiak zeuden Arditurrin.
Urolako natur bidea: Urola ibaiaren ondotik igarotzen da. Alde batetik, Zumarraga Legazpiko Barrendiola urtegiarekin lotzen du eta, bestetik, Azkoitia-Azpeitia Lasaorekin. Azken zati hau amaitzeke dago.
Plazaolako natur bidea: Andoain (Gipuzkoa) eta Leitza (Nafarroa) lotzen ditu. Inguruko haran ederrenetako bat zeharkatzen du: Leitzaran. Baso mistoak eta pinudiak dira nagusi.
BIZKAIA
Galdameseko natur bidea: Bilbo inguruan dago. Urioste (Ortuella) eta Aceña (Galdames) lotzen ditu. Garai bateko meategiak ikus daitezke. Zugaztieta ingurukoak oso ikusgarriak dira.
Arrazolako natur bidea: Atxondo eta Arrazola artean. Anboto mendia ikusten da bertatik.
Atxuriko natur bidea: "Campesinos" izeneko trenbide zaharra zena, Mungia aldean.
ARABA
Zadorrako natur bidea: Arabako lautadatik Debako iturrietaraino iristen da. Gasteiz eta Arlabango gainaren arteko bidea da, hain zuzen. Ullibarri-Ganboa urtegitik barrena doa, Hegazti asko ibiltzen dira hor.
Maeztuko natur bidea: Izkiko parkea Berron ibaiarekin lotzen du.
Vasco-Navarro trenbidea: Estibalizko santutegira doa.
NAFARROA
Irunberriko natur bidea: Done Jakue bidea, eta Irunberriko arroila ikusteko aukera ematen du.
Tarazonika natur bidea: Ebro ibaitik Moncayora doa. Ibilbideko herrietan, kultur monumentu asko ahal izango ditugu.
Bidasoako natur bidea: Doneztebe eta Endarlatsa lotzen ditu. Ibilbidea Bidasoa ibaiaren ertzetik igarotzen da, Bertizko natur parkean zehar. Baso, ibai eta herri politak zeharkatuko ditugu; Sunbilla, Lesaka eta Bera, besteak beste.
-Aisiaz gozatzeko, adin guztietako jendeak kirola egiteko, edo paseatzeko aukera ematen digute naturbideek.
-Bultzada sozio-ekonomiko handia ematen zaie bideak lotzen dituen herriei. Gainera, natur bideetara inguratzen den jendeari zerbitzu egokia eskaini dakioke: bizikleta, zaldi edo patinen alokairua, taberna edo jatetxeak toki egokian
-Kultur eta natur ondarea sustatzeko tresna egokiak dira.
-Gune hauek berreskuratu egin behar dira, eta, horretarako, ezinbestekoa da ingurua ondo seinaleztatzea, ibilgailu eta motor kopurua murriztea, kontrolik gabeko zabortegiak debekatzea, eta zaborra jasotzea. Neurri egokiak dira guztiak.
-Tokian tokiko enplegua sor daiteke; ingurumen hezkuntzan, besteak beste.

Naturbideen onurak