Euskarazko memeen hiru Instagram kontu ezinbesteko

Euskarazko memeen hiru Instagram kontu ezinbesteko Umorea eta memeak maite badituzu, kontu hauek jarraitzeko garaia iritsi zaizu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-memeen-hiru-instagram-kontu-ezinbesteko/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-10-17 123006.png
2025/10/20

Testua: Maitane Legarreta

Umorea eta memeak maite badituzu, kontu hauek jarraitzeko garaia iritsi zaizu.
Euskarazko memeen hiru Instagram kontu ezinbesteko

Sare sozialetan eduki asko topatzen ditugu, eta umorea eskertzekoa izaten da egunerokoan, batez ere betebehar eta buruhausteen artean ito samarrik gabiltzanean. Hori dela eta, memeak eta umorezko edukia partekatzen duten Instagrameko hiru kontu ekarri dizkizugu hona, eguna umorez hasi edota amai dezazun.

1. Sangoziou
Orotariko edukiak topatuko dituzu kontu honetan: nazioarteko famatuen izenekin egindako itzulpen umoretsuak, euskal abizen luzeekin izendatutako pertsonaiak, bikoiztutako bideoak, Adimen Artifizialarekin egindako irudi bitxiak... Hori guztia eta askoz gehiago topatuko duzu bertan.

2. Nexka Prexkuak
Hirukien izendapen barregarriak, utzitako eskolako liburuetako arrastoak, lagun taldeen erradiografia, euskararekin lotutako penak eta pozak... Umorea euskaraz eta tarteka hitanoz gozatu nahi baduzu, kontu honen jarraitzaile egin zaitez.

 

3. Ximaur Postontzi
Arregitarrak, Mikel Goñi, Erramun Martikorena, Mr.Bean... eta bestelako pertsonaien irudi eta bideoekin egindako umorea da nagusi kontu honetan.