Napsteren iraultza musika interneten (I)

Azken boladan, sarean musika baino ez dagoela dirudi. Ohizko komunikabideek Napster-en eta musika internetez zabaltzeko sistemen aurkako lege borroka beste hizpiderik ez dute. Napster, abokatuak, MP3, milioi askotako kontratuak... besterik ez dugu entzuten. Baina ba al dakigu zertaz mintzatzen ari garen?
Zuetako asko MP3 ospetsua ezagutzen hasiak zarete. Izan ere, sekulako moda dago, baita negozioa ere batzuentzat: patrikan eramateko moduko MP3ren erreproduzitzaileak, MP3 duten telefono mugikorrak, MP3... baita sobrezko zopetan ere! MP3, dena den, aspaldiko ezaguna da ordenadore munduan urte batzuk igaro dituztenentzat. Zer da zehatz mehatz?
Informatikan, datuak konprimatzeko sistemak oso tresna baliagarriak dira. Besterik gabe, informazio digitalek leku gutxiago hartzea lortzen dute, informaziorik galdu gabe. MP3 konpresio sistemak musika hamar aldiz txikiago konprimatzen du, gizakiaren belarriak atzeman ezin dituen soinuak, besteak beste, alde batera utzita. Magia ez da, jakina, eta horregatik, soinu bat asko konprimatu nahi badugu, oso leku txikia har dezan, atzeman ditzakegun soinuak kenduko ditu eta noski, kalitatea galduko du.
Bai, eta horren ondoren, zer dugu bukaeran? Musika zenbat konpromitzen dugun, ohizko hamar edo hamabost CD sar ditzakegu CD-ROM bakar batean. Hori bai, MP3 duten CD-ROMak entzun ahal izateko, ordenadorea beharko dugu. Baina hori gehienen eskura dago gaur egun, ezta? Etxean ez bada, liburutegian, lagun baten etxean...
Zer zerikusi du honek sarearekin?
Handia. Telefono bidez funtzionatzen duten ordenadore sare zabaleen betiko arazoa, interenetena adibidez, transferentzia abiadura da. Telefono sareak zaharkituta geratu dira, komunikazioaren behar berriei aurre egin ahal izateko. Beraz, mantsoegiak dira zenbait informazio mota hedatzeko. Informazio mota horiek bideoak edo CD kalitatea duen musika dira, besteak beste. Horrexegatik, informaziootakoren bat bidaltzeko edo jasotzeko, eta ez badugu ordenadore aurrean denbora luzez egon nahi, lehen aipatutako konpresio sistemeetako batera jo behar dugu ezinbestean. Ondorioz, denborak aurrera egin ahala, bideoak, irudiak, soinuak eta bestelakoak konprimatzeko sistema berriak kaleratzen eta erabiltzen ari dira.
Horregatik, sarearen boomarekin lehen pentsaezinak ziren gauzak interneten ibiltzen hasi dira: filmak, musika duten CDak eta abar. Esate baterako, gutako batzuek "Matrix" edo "Galaxietako Gerra"-ren azken filma gurean estreinatu baino lehen ikusteko aukera izan genuen, EEBBetatik etorrita.
Napster, liskarraren iturburu
Eta hau dena ikusita, Shawn Fannig izeneko 20 urteko estatubatuar bati sekulako ideia bururatu zitzaion; interneten bidez, eta MP3 formatoaz baliatuta, musika trukatzeko elkarte moduko bat sortzea. Halaxe egin zuen. Napster ondorengoa egiten duen sistema informatikoa da: zuk ordenadorean zein MP3 dituzun begiratzen du, sarean sartzen da eta une horretan Napster-ekin harremanetan dauden gainerako erabiltzaileek zein MP3 dituzten esaten dizu. Beraz, zuk kanturen bat nahi baduzu, bilatu egin beharko duzu eta pantailan abesti hori duten erabiltzaile guztiak azalduko zaizkizu; zuk ordenadorean kopiatu baino ez duzu egin beharko.
Baina hemen hasi ziren arazoak. Izan ere, ikargarrizko eztabaida piztu zen eta askok eta askok Napsteren alde egin zuten arren, ez ziren gutxiago izan sistema berria gaitzetsi zutenak. Musika taldeen artean ere ez zegoen adostasunik, batzuk alde, beste batzuk aurka. Jakina, disketxeek ez zuten inola ere begi onez ikusi. Kasu harrigarriak ere gertatu ziren: Prince eta Rage Against The Machinek, adibidez, babesa eman zioten sistemari, baina haien banaketa enpresa, Sony, Napsteri bidean harri kozkor gehien jarri dizkiotenetakoa izan da.
Baten batek esan dezake: Camilo Sestoren diskoa beheko bizilagunarekin trukatzea legez kanpokoa ez bada, zergatik egon behar du debekatuta MP3ak Honolulun bizi den norbaitekin trukatzeak? Horrez gain, Yankelovich Partners-ek Napsterren erabiltzeen artean egindako ikerketaren arabera, %35ak, sistema berria erabiltzen hasi zenetik, musika produktu gehiago erosten ditu.
Eta hemendik aurrera norberak nahi duena egin dezan. Guk ez dugu zalantzarik. Napsteren etorkizunari buruz ere hitz egin behar dugu, baina hori eta beste hainbat gauza otsailerako utziko ditugu.
Gai honekin lotuta, informazio gehiago nahi izanez gero. Hortxe dituzue hilabete honetako orrialdeak:
www.napster.com
www.gnutella.wego.com

Gomendioa