Musikaren (zortzi) onurak

Musikaren (zortzi) onurak Sendagile askok musika errezetatzen dute terapia moduan bihotzarentzat, depresioarentzat... Zientziak frogatu du musikaren onurak harrigarriak direla bai psikologikoki eta baita fisikoki ere. Hemen horietako zortzi, baina ziur zuk gehiago ezagutzen dituzula esperientzia propiotik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikaren-zortzi-onurak/@@download/image/mixedtape.png
2019/08/22

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Sendagile askok musika errezetatzen dute terapia moduan bihotzarentzat, depresioarentzat... Zientziak frogatu du musikaren onurak harrigarriak direla bai psikologikoki eta baita fisikoki ere. Hemen horietako zortzi, baina ziur zuk gehiago ezagutzen dituzula esperientzia propiotik.
Musikaren (zortzi) onurak

Gizakiak gizaki izatearen kontzientzia duenetik gure kulturaren osagarri garrantzitsua izan da musika. Motibatzeko balio izan digu musikak, kontzentratzeko edota umorez aldatzeko. Musika sendagaia da arimarentzat. Zientziak musikaren zortzi onura frogatu ditu, ezagutzen al zenituen?

Musikak arteria-presioa eta bihotzeko nahasteak kontrolatzen laguntzen du. Britainia Handiko Elkarte Kardiobaskularrak zabaldu duenez erritmo errepikakorrak dituen musika gutxienez 10 segundoz entzun ez gero arteria-presioa gutxitzen da eta bihotz taupadak baretu. Zenbait konposizio klasiko, gorputzaren erritmoarekin konbinatzen badira terapia moduan erabili daiteke bihotza kontrolatuta edukitzeko eta tentsio altua ekiditeko.

Estresa eta depresioa tratatzen laguntzen du musika entzun eta jotzeak. Giza garunarentzat musika da sendagairik onenetako bat. Kanadako McGill unibertsitateak burututako ikerka baten arabera guretzat atsegina den musika entzutean garunak ongi sentiarazten gaituzten sustantziak kimikoak sortzen ditu. Neurotransmisore horiek musikaren bidez aktibatzen dira beraz, gorputz osora poza eta ongizatea barreiatuz. Horretaz gain, frogatu da musika jotzeak gorputzaren konposizioa erregulatzen duela, hezur eta muskuluen hazkuntza indartu eta gantz zein azukrea erregulatuz.

Musikoterapiak alzheimerra tratatzen laguntzen du. Gaixotasun krudela da alzheimerra. Dementzia duten gaixoek munduarekin komunikatzeko gaitasuna galtzen dute. Egindako ikerketen arabera, musika egoki erabili ez gero gaixo hauen aldartea aldatu dezake eta estimulazio positiboak bultzatu mugimenduak koordinatuz.

Etekin akademikoa handitzen du musika ikasteak. Ziur entzun duzula umeen garuna belaki bat dela dioen esaldia. Bada txiki-txikitatik musikarekin harremana badute garunaren plastikotasuna handituko da eta baita honen gaitasuna ere, errazago erantzunaz aldaketen aurrean. UCLAren ikerketa baten arabera tailer artistiko eta musikalen bat burutzen duten ikasleek emaitzak hobeak lortzen dituzte oro har.

Gitarra jotzeak, beste instrumentu askoren artean, estres postraumatikoaren nahastearen tratamenduan lagundu dezake. Estatu Batuetako beteranoen departamentuak argitaratutako ikerketak dioenez nahaste hau pairatzen zutenak lasaiago sentitu ziren gitarra bezalako instrumentu bat jotzen ikasi ondoren. Ordutik, estres postraumatikoa pairatzen dutenei musika jotzea errezetatzen zaie.

Musika ikasteak umeen garunaren garapena bultzatzen du. Liverpool-eko unibertsitateak ikerketa neurozientifiko bat burutu zuen eta ondorioztatu orduerdiko entrenamendu musikala nahikoa dela garuneko ezker hemisferioko odol fluxua hazteko. Fluxuaren hazkuntza honek eragin zuzena du umeen garapen goiztiarrean.

Umeen irakurketa gaitasunak hobetzen ditu hezkuntza musikalak. Musikaren aldizkari psikologikoak argitaratu zuenez musika klaseetara joaten diren haurrek errendimendu kognitibo hobeak dituzte irakurketan beste haurrek baino. Horretaz gain, musikak hizkuntza bat ikasterako garaian, berau errazago barneratzen laguntzen du, hitz eginez praktikatzerakoan baino errazago.

Musika entzuteak lo kalitatea hobetzen laguntzen du. Txinako bihotz gaitasunen zentroaren arabera lotaratu aurretik eta lotan gauden bitartean musika entzuteak izugarri laguntzen die lo nahaste kronikoak dituzten pertsonei.

Hauxe da zientziak diona, baina ez dago esperientzia pertsonala bezalakorik onurak frogatzeko, are gehiago musikaz ari garenean. Eta zuri, zertan lagundu dizu?

 

Hau interesatu bazaizu...

MUSIKA ALZHEIMERRAREN AURKA