'Musikak(k) eta Erresistentzia(k)' gaualdia, ekainaren 3an Baionan

EHZ jaialdiak eta Atalante zinema aretoak antolatutako ekimenak musika korronte ezberdinek oldartze mugimenduetan duten eraginari buruzko hausnarketa bultzatu nahi du. 20:00etatik goiti, kontzertuak, jana eta edana, dokumentalak eta mahainguruak.
Euskal Herria Zuzenean jaialdia abiatu baina justu hilabete lehenago, festibala bera eta Baionako Atalante zinema aretoa gaualdi berezia proposatzera datoz: Musika(k) eta Erresistentzia(k). Ekainaren 3an izango da Baionako Atalante zinegelan bertan eta musika estilo ezberdinetatik sortutako hainbat engaiamenduk edo konpromisok gizartean izandako eragina ekarri nahi du lehen planora.
Arratsaldeko 20:00etan hasiko da gaualdia, zintzur bustitze eta pintxoekin. Ordu horretan bertan hasiko da Kadjoo taldearen kontzertua. Folk-rock, funk eta soul munduen artean dabiltza, inspirazioa 70ko hamarkadako mestizaje musikalean dute eta aurten atera berri dute bigarren diskoa: Ka'Tabanka.
Ondoren, 21:00etan, EHZ, Etik Zrat dokumentala proiektatuko dute, 1996an Arrosan sortu zen EHZ festibalaren historia kontatzen duena. Alternatiboa, altermundialista, ekologikoa, euskaltzalea, diskriminazio eta bazterketa guztien kontrakoa 15 urtez, EHZk 300.000 festibalari eta 12.000 laguntzaile bildu ditu. Dokumental honek gisa honetako proiektu bat biziarazteko zailtasunak uzten ditu agerian: esponsorrik gabe, marka handien publizitaterik gabe, diru laguntza publiko gutxirekin... baina ehunka bolondres eta partaideren laguntzari esker bizi den proiektu kolektiboa da, Europan salbuespen bilakatzen ari diren dinamiken tankerakoa.
Segidan, 21:30ean, bigarren proiekzio bat izanen da: Le Premier Rasta, Howard Howell rastafari filosofiaren sortzailearen visitas aurkezten duena. Oinarri gisa, Jamaikak eta munduak 20. mendean ezagutu dituen eraldaketa sozio-ekonomiko eta politikoak ageri dira.
Amaitzeko, 23:00etatik aurrera, Euskal Herriko musika korronte ezberdinetako hainbat ordezkarik euren esperientziak eta bizitako ibilbideak konpartituko dituzte mahai inguru batean. Hauexek hartuko dute parte: Jon Eyherabide (MAK, Hip Hop), Eneko Labeguerie (Guk, euskal kanta), Jimmy Arrabit (King Mafrundi, Reggae), Emmanuel Clerc (Basque Electronic Diaspora) eta Beñat Lazkano (Hurmurao).