Mundu mailan tenperatura igotzeak giza jokabidean eraginik ba al du?

Mundu mailan tenperatura igotzeak giza jokabidean eraginik ba al du? Adituen arabera tenperatura geroz eta altuagoek suminkortasuna, arreta gabezia eta indarkeria eragiten dituzte gure espeziean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mundu-mailan-tenperatura-igotzeak-giza-jokabidean-eraginik-ba-al-du/@@download/image/termometro.jpg
2021/09/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

 

Adituen arabera tenperatura geroz eta altuagoek suminkortasuna, arreta gabezia eta indarkeria eragiten dituzte gure espeziean.
Mundu mailan tenperatura igotzeak giza jokabidean eraginik ba al du?

Krisi klimatikoaren eragina nabaritzen hasi dira Indiako zenbait hiritako oihal ekoizpenari eta banatzeari dagokionez. Eguerdi aldera eta arratsaldeko ordu luzeetan langileek ezin dute lanik egin tenperatura altuak direla medio. 

Horren adibide da Indiako Surat hiria. Azken urteetako udako bero olatu izugarriek erabat baldintzatzen dituzte bertako lan baldintza eta lan orduak. Makina artean, maila fisikoan, ezinezkoa zaie langileei bertako tenperaturak jasatea kanpoko beroarekin batera. Gainera, mundu mailako tenperaturaren igoera muturreko nekearekin ere lotuta dago, eta ondorioz, langileen produktibitatea jaitsi egiten da. 

Surat-eko enpresak langileei lanera goizago etortzeko eskatu die muturreko beroarekin galtzen zuten denborari aurre egiteko. Ez hori bakarrik: euren lan orduak gaueko ordu txikiak arte zabaldu dira gainera, eguneko ekoizpena bete ahal izateko,

Baldintza hauetan denbora luzez pertsonak lanean aritzeak  ondorio kognitiboak nabariak izan litzake. Ondorioz, aipatu dugun legez, langileen ekoizpen ahalmena jaitsi egien da eta horrekin noski erakundearen irabaziak. Hau da behatu dena da, baina Estatu Batuetako Cornell Unibertsitatearen ikerketa ere ondorio bertsuetara iristen da: Tenperatura aldaketa etengabekoek giza jokabidean eragina du. Ikerketak aipatzen duenaren arabera, tenperatura aldaketek giza jokabidean duten eragina gakoa izango da aldaketa klimatikoa ulertzeko. 

Suminkortasuna, arreta gabezia eta letargia
Bero asko egiten duenean pertsonak suminkorrago egon ohi dira. Arreta ere jaitsi egiten da, ingurumena geroz eta etsaiago bihurtzen doan heinean, gorputza horren aurrean babestu egiten da produktibitateari mugak jarriz modu natural batean. 

Arazoa, noski, ez da Indiako Surat hirian soilik atzematen. Mundu mailako tenperatura igoerak mundu osoko pertsonen lan fisiko eta intelektualean eragina du, sasoi luze batez tenperatua beroak pairatu ondoren. Mississippiko (Estatu Batuetako hegoaldea) kartzelan behatu daiteke fenomeno hau bero gehien egiten duen sasoian: presoak biolentoagoak dira euren artean. 

Advances in Experimental Social Psychology aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera pertsonak bero direnean gauzak modu desatseginagoan hautemateko joera dute, eta noski, horrek euren zereginetan eragin zuzena du, eta narriadura eta neke horietatik errekuperatzea zailagoa izango da bai fisikoki zein emozionalki.