Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak "Gaixo Ahaztuak" erakusketa interaktiboa zabaldu du Donostiako

Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak "Gaixo Ahaztuak" erakusketa interaktiboa zabaldu du Donostiako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mugarik-gabeko-medikuak-erakundeak-gaixo-ahaztuak-erakusketa-interaktiboa-zabaldu-du-donostiako-gipuzkoa-plazan/@@download/image/20106256815Gaixoak_Kala_Zar.jpg
2012/12/13
berria
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak "Gaixo Ahaztuak" erakusketa interaktiboa zabaldu du Donostiako
Hurbiltzen diren bisitariek gaixo ahaztu baten larruan jartzeko aukera izango dute, eta garapen bidean dauden herrialdeetan bezalaxe, ez dute diagnostikorik ezta tratamendurik ere jasotzeko aukerarik izango. Erakusketa igandera arte, hilak 27, izango da zabalik. 

Egunero 8.000 pertsona baino gehiago hiltzen dira munduan malariak, tuberkulosiak, HIES pediatrikoak, loeriak, chagasak edota kala azarrak jota. Industria farmazeutikoek, Gobernuek eta komunikabideek, ordea, ez diete sei gaixotasun hauei jaramonik egiten, ez omen direlako errentagarriak. Ahaztutako gaixotasunak dira, eta ahaztutako gaixoak.

Horixe da Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak salatu nahi duena eta, hiritarren inplikazioa lortze aldera, bisitariei 15 minutuz hauetako gaixo ahaztu baten larruazalean sartzeko proposamena luzatzen dien erakusketa interaktiboa zabaldu du.

Zoriak ezarriko dio bisitari bakoitzari dagokion gaixotasuna: dado joko batek HIES pediatrikoak, malariak, turberkulosiak, chagasak, kala azarrak edota loeriak jotako eri bihurtuko du. Bestalde, Juan Carlos Tomasik egindako argazkiak ikusi eta MGM erakundeak lurralde txirotuetan eraiki dituen osasun-zentroetako hainbat gaixoren testigantzak entzun daitezke gaixotasun hauen sintomak, kutsatze bideak, diagnostikoak eta tratamenduak ezagutuz. Azkenik, gaixo-bisitaria osasun-zentro batera helduko da eta bertan adieraziko diote zein izango litzatekeen bere egoera erreala: pairatzen duen gaixotasuna sendatzeko medikamendurik ez dagoela jada horretan inbertitzen ez delako, duen prezioa oso garestia dela edo albo-ondorioak oso arriskutsuak direla, alegia.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.yonoolvido.org