Moda jasangarria ekoizten duten zenbait marka

Moda jasangarria ekoizten duten zenbait marka Ingurumena arriskuan dago eta badirudi horretaz sekula baino kontzienteago garela. Planetak guztion laguntza behar du. Baina lasai, moda gustatzen jarrai dakizuke, geroz eta marka gehiagok praktikatzen baitute moda jasangarria. Izan era "fast fashion" deitutakoa munduko kutsaduraren %10aren arduraduna da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moda-jasangarria-praktikatzen-duten-marka-gomendioak/@@download/image/Bask-compromiso-personas-fabrican-desarrollan_1663344842_153410005_1200x675.jpg
2023/02/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ingurumena arriskuan dago eta badirudi horretaz sekula baino kontzienteago garela. Planetak guztion laguntza behar du. Baina lasai, moda gustatzen jarrai dakizuke, geroz eta marka gehiagok praktikatzen baitute moda jasangarria. Izan era "fast fashion" deitutakoa munduko kutsaduraren %10aren arduraduna da.
Moda jasangarria ekoizten duten zenbait marka

Erosten dutenaren jatorriaz arduratzen diren kontsumitzaileen kopurua hazten ari da. Elikagaien ekoizpenetik, janzten duten arroparaino. Egoera honen aurrean, markek kontsumitzaileen eskariak entzun dituzte eta egun moda marka jasangarri eta beganoen aukera oso zabala da. Hona hemen horietako batzuk:

Clotsy
Negozio
bat aurrera eramatea ez da batere erraza, eta are zailagoa da jasangarritasuna, ingurumen justizia eta langileentzat baldintza egokiak erdigunean jartzen dituena sortzea. Horixe da ordea Clotsy Brand-ek bilatzen duena. Euren arropa planetarekin adeitsua izateaz gain, egitasmo eta sare sozialen bitartez proiektu ezberdinak babesten dituzte: hondartzak garbitzea edo basoak eraberritzea, euren salmenten portzentaia bat horietara bideratuz. Gainera, euren zailtasun guztien berri ematen dute, erakutsiz zeinen gogorra den proiektu bat aurrera ateratzea. Arrakasta besterik erakusten ez den honetan, inspiratzailea ere bada.


Twothrid
Planetaren
hiru zatietatik bi ozeanoa dira eta hori etorri zitzaion burura Lutz Schwenke-i bere proiektuari izena jartzerakoan. Alemaniarra da baina Donostian bizi izan da Txilen bizi ondoren. Biak surfa praktikatzeko lekuak dira, eta hori da hain justu bere pasioetako bat. Kirol honek larrialdi klimatikoaz kontzienteago egitera eraman du eta hortik sortu zen proiektu hau orain dela hamar bat urte. Euskal Herrian nahikoa langile aurkitzen ez zituenez Bartzelonara eraman zuen bere erakundea eta hortik, egun, Europa guztira zabaltzen du bere moda jasangarria. Kotoi organikoa da erabiltzen den material nagusia, eta ia guztia Europan bertan ekoizten da.  


Bask
Jon
, Maddi eta Mikelek sortutako marka da hau, balore etiko eta jasangarriekin. Fast fashion-etik aldendu eta espazio seguruak sortu nahi dituzte modaren munduan. Moda gizartea eraldatzeko tresna dela uste dute, eta bere bitartez gai sozialez eta ingurumenaz kontzientziatu litekeela. Hauek dira behintzat Bask brand-en helburuak. Espainiar Estatu mailan, lehenengoak izan ziren euren jantzi bakoitzak zituen ekoizpen kostuak argitaratzen. Orain atsedenaldi batean daude, eta euren webgunea itxita dago hilabete batzuez. Adi, ordea, ziur berandu baino lehen euren berri izango dugula. 


Tänta
Bikote danimarkarra baldin bada ere sortzailea, Euskal Herrian dute egoitza. Arropa iragazgaitza egiten dute, egun euritsu horiek etxean geratzeko aitzakia izan ez daitezen. Tänta markako arropak ziur zure ezinbesteko bilakatuko direla gurea bezala klima hezean. Hainbat modelo dituzte, guztiak estilo nordiko, minimalista dotorean sortuak. Horietaz gain, zenbait osagarri ere badituzte, izan botak edo motxilak. Euritatik babestearekin batera ingurugiroa ere babestuko duzu gainera, euren materialak kalitatezkoak eta planetarekin adeitsuak baitira.


Slowcracy
2020ko
urtarrilean sortu zen Slowcrazy moda jasangarri, etiko eta beganoa demokratizatzeko helburuz. Euren jantzi bakoitzarekin prekarietatearen aurka borrokatu nahi dute, aldi berean moda jasangarria sortuz eta animaliak ekoizte prozesu osotik ezabatuz.
 


Saye
Marka
hau ere gaztea da, 2018an sortua. Zapatila ekologikoak eta diseinudunak eskaintzen dituzte. Unisex-ak dira eta oso erosoak. Portugalen ekoizten dira kotoi organikoz eta elikagai industriatik eratorritako larruarekin. Beganoak edo birziklatuak, zure esku dago bilduma zabalaren artean aukeratzea. Hondakinik ez dute sortzen, material birziklatuak erabiltzen dituztelako eta baita lan baldintza onak eskaini ere. Hori guztiaz gain, basoberritzeko lanei babesa eskaintzen diote. Pare bat zapatila saltzen duten bakoitzean bi zuhaitz landatzen dira Zambian, Indian, Australian edo Amazonasen. 


Timpers
Zapatilak ekoizten dituen enpresa gazte honek material birziklatu eta beganoak erabitzen ditu. Horretaz gain, desgaitasunen normalizazioaren borroka ere bada bere helburua. Hain da horrela, euren langile guztiek desgaitasunen bat dutela. 


Vesica Piscis
Oinetako
beganoak ekoizten dituen marka da honakoa, birziklatutako ehunekin sortutakoak. 2015ean jaiotako proiektu honen muina ekonomia zirkularra eta beganismoa dira eta alternatiba koherente eta etiko moduan sortu zen. Diseinu soilak dira, minismalista, atenporalak eta unisex-ak. 


Hemper
Hemper ez da motxilak, poltsak eta osagarriak ekoizten dituen marka jasangarri bat soilik, proiektu birsortzailea baizik. Euren produktuetan material jasangarriak erabiltzen dituzte, batez ere Himalaiako kalamua. Nagusiki material hau erabiltzen dute kotoiak baino 10 aldiz ur gutxiago behar duelako eta gainera kalamuaren gaitasun birsotzaileek lurra aberasten dutelako, ekosistema mantentzen lagunduz. 


Delisea
Bazenekien lurrin gehienek animaliak dituztela osagai moduan? Bada horren aurrean, Delisea markak lurrin jasangarri eta etikoak sortzen ditu eta hainbat lurringai ezberdinak aurkitu litezke gizon zein emakumezkoentzat. Naturako elementuetan oinarrituta daude eta euren osagaiak erabat naturalak dira eta landare jatorrikoak.