Moda birtuala: Saretik kanpo existitzen ez den arropa

Moda birtuala: Saretik kanpo existitzen ez den arropa Irudikatu denda batera joan edo armairua ireki beharrean mugikorrean duzun “armairu birtuala” karpeta berrikusten duzula. Zerbait berria jantzi nahi duzu, arriskatua, moda modan dagoena. Irudi horien artean gustatu zaizun jantzi bat probatzen duzu eta klik egin. Segundo gutxi batzuen buruan Instagram-eko argazkirako arropa berria duzu. Hori bai, ezingo duzu ukitu eta formatu digitalean bakarrik existituko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moda-birtuala-saretik-kanpo-existitzen-ez-den-arropa/@@download/image/7875d2267abd5ba35319023f519bde7f.jpg
2019/07/11

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Irudikatu denda batera joan edo armairua ireki beharrean mugikorrean duzun “armairu birtuala” karpeta berrikusten duzula. Zerbait berria jantzi nahi duzu, arriskatua, moda modan dagoena. Irudi horien artean gustatu zaizun jantzi bat probatzen duzu eta klik egin. Segundo gutxi batzuen buruan Instagram-eko argazkirako arropa berria duzu. Hori bai, ezingo duzu ukitu eta formatu digitalean bakarrik existituko da.
Moda birtuala: Saretik kanpo existitzen ez den arropa

Zientzia fikzioa badirudi ere, moda birtual hau existitzen da. Ez du janztearen ekintza fisikoarekin zerikusirik, baina kontsumoaren abiadura ikusirik egungo behar bati erantzuten dio aukera honek, eta gainera ingurugiroarekin jasangarria da.

Enpresa aitzindari hauek erosi ditzakezun arropa bereziak edo arropa paketeak eskaintzen dituzte. Behin horiek eskuratuta 3D-ko disenadore talde batek zure argazkira egokitzen ditu arropak. Horrekin prest zaude sare sozialetan azken modeloa partekatzeko. Badu bere zentzua honek, ikusirik egun moda janzteko baino eduki digitalak sortzeko gehiago erabiltzen dela.

“Goi-mailako joskintza”-ko lehengo pieza ongintzako enkante batean saldu zen 9.500 dolarrengatik eta Amber Jae Slooten-ek diseinatua izan zen. Hauxe da:

Momentuz, luxuzko markek ez dute erabat digitala den arropa bildumarik atera, baina denborarekin ikusi beharko da joera zein izango ote den.

Badirudi kontsumo mota honek funtzionatzen duela. Azken hamarkadetan moda kaleetatik sare sozialetara mugitu da. Instagram pasarela birtual bilakatu da eta influencer-ek ez dute inoiz arroparik errepikatzen. Askok argazkia partekatu ondoren itzuli egiten dute edo salgai jarri.

Paradoxa konstantean bizi gara. Belaunaldi berriei modaren bidez mintzatzea gustatzen zaie, baina aldi berean ingurugiroaz arduratzen dira. Jarrera horrek kontsumo joera berriak martxan jarri ditu eta modaren industria jasangarriagoa bilakatu dezake.

Existitzen den arropa gehiena modu birtualean soilik existituko balitz, modaren industriak uzten duen karbono lorratza asko gutxituko litzateke. Gainera, diseinatzaileen jantziak milaka euro kostatzen dira bizitza errealean, arropa birtual hauek 9-30 inguru balio dituzte. Horrela, moda demokratizatuko litzateke, edonoren eskura ipiniz. Modaren bidez komunikatzeko aukera denok eduki behar baikenuke, ez soilik dirudunek.

Haatik, modaren digitalizazioaren ideia ez da berria. Fornite bideo-jokoko jokalariek arropa birtualak erosi ditzakete beren avatar-entzat, edota Moschino-k Sims-entzat arropa bilduma birtual bat sortu zuen.

Berehalakotasunari erantzuten dio moda birtualak, kontsumitzeko modu oso konkretuari. Ez dakit hori ote den erantzuna, baina behintzat ingurugiroa errespetatzen du joera honek. Ez da gutxi!