Mobilizazioak emakumeen eskubideen alde

Mobilizazioak emakumeen eskubideen alde https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Martxoaren 8a dela eta, hainbat mobilizazio izango dira egunean bertan eta baita aurreko egunetan ere. Hala ere, oztoporik ez da falta, izan ere, Nafarroako Gobernu Ordezkaritzak martxoaren 8ko manifestazioak debekatu ditu eta Nafarroako Auzitegiak debekua ontzat jo du.

Nafarroan Emakumeen Nazioarteko Egunean manifestazioaegiteko hainbat eskariri baimenik ez zien eman Espainiako GobernukoOrdezkaritzak. Iruñeko Martxoaren 8ko Batzordeak jakinarazi zuenez,Iruñean (erdialdean eta Arrotxapea auzoan), Altsasun, Barañainen,Atarrabian eta Arbizun ukatu egin zuten baimena. Arrazoia: igandean Espainiakopresidentetzarako hauteskundeak direnez, larunbateko gogoeta egunaerrespetatu behar omen da.

Iruñeko Martxoaren 8ko Batzordeko ordezkariek azaldu duteIruñean larunbatean 19:00etan manifestazioa egitekoeskariarentzat baimena eman zietela aurrena, baina asteleheneandebekuaren berri jaso zutela Gobernu Ordezkaritzatik. Duela hilabetebaino gehiago egin zuten eskaera. Asteartean debekuaren kontra helegitea aurkeztu zutenNafarroako Auzitegian. Baina, ostegunean, Nafarroako Auzitegiakez zuen helegitea aintzat hartu, eta Iruñeko bi manifestazioak etaAltsasukoa egiteko debekua berretsi zuen.

Nafarroako Auzitegiaren epaiak dioenez,  manifestazioak ez dituzte debekatu edukiagatik, larunbatean gogoeta egunadelako baizik. Auzitegiak dioenez, jakina da manifestazioen helburuaez dela hauteskundeetarako kanpaina egitea edo bozak lortzea, baina«protesta izaera» dutela dio. Sententziaren arabera, martxoaren 8an«bidezko gizarte eta politika aldarrikapenek boto eskubide aktiboarekintalka» egiten dute. «Biltzeko eskubidea etabozkatzeko eskubidea kontrajartzen dira, eta Auzitegiak bigarreneskubidearen gailentzearen aldeko hautua egin du», nabarmendu du.

Erabakia zentzugabea eta diskriminatzailea da Martxoaren 8koBatzordearentzat: «Emakumeen eskubideak ez daude hauteskundeen menpe:Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da, ez 7an edo 9an.Borrokarako eta ospakizunerako eguna da eta historikoki debekatuzaigun espazioa, hots, kalea hartzen dugu». 

Barañaingo Emakume Feministak debekuen gainetikmanifestazioa egiteko asmoa azaldu dute. Larunbatean, 12:30ean, BarañaingoUdal plazan elkartuko dira, eta herritarrei bertaratzeko deia egindiete.

Beste hainbat lekutan ere mobilizazioak egingo dira. Donostian, esaterako, 19:00tan izango da manifestazioa Bulebarrean.